- Sokatira (Nafarroako Txapelketa)
Ezusterik ez da izan lehen jardunaldian
DONOSTIA
Ez zen ezusterik izan Nafarroako Goma Gaineko Txapelketako estreinako jardunaldian. Aurten launako Txapelketa antolatu dute, eta 320 eta 260 kilotan neurtuko dira.320 kilotan, mutiletan, bi multzotan banatuta ari dira, eta Berriozar eta Beti Gazte izan dira nagusi. A multzoan, Berriozar eta Txantrea ziren faborito nagusiak, eta azkenean bi talde horien artean izan zen lehia, nahiz eta garaipena Berriozarrek eraman zuen, Txantreari aurre hartuta. Beste multzoan Beti Gazte Lesakakoa zen faborito garbia eta ez zen ezusterik izan, berdeek garaipena eraman baitzuten. Multzo horretan, gainera, beste talde guztiak berriak ziren, baina nahiko itxura polita eman zuten. Bigarren posturako dema handia izan zen, eta azkenean berdinean amaitu zuten BKE taldeak eta Erroitaberri taldeak. 260 kilotan, nesketan, alegia, Sakana izan zen nagusi.
Irabazteko hautagaiak haiek ziren, eta ez zuten barkatu. Datorren asteburuan
Urdazubin izango dute talde horiexek bigarren jardunaldia.
|