- LIga Federala
Maulek Lehen Mailara igotzeko txartela segurtatuta dauka
·Bokale eta Nafarroa ongi ari dira bigarren fasean, eta bide onetik doaz
DONOSTIA
Asteburuko berririk onena Maulek eman du, iaz galdutako Lehen Maila berreskuratu baitu. Bigarren fasea jokatzen ari dira zuberotarrak Nafarroarekin eta Bokalerekin batera, baina Bigarren Mailako multzo bakoitzean lehen postua eskuratu dutenak mailaz igoko direla erabaki du, nahiz eta bigarren fasea jokatu beharko duten arren, zuberotarrak jadanik Lehen Mailan daude.Asmo berarekin ari dira Bokale eta Nafarroa, baina oraindik beste bi kanporaketa gainditu beharko dituzte, nahiz eta hori ez dagoen garbi, izan ere final-laurdenetan jadanik mailaz igotzeko taldeak bakarrik geratuko balira, nahikoa izango litzatekeen datorren igandean irabaztea. Beraz, oraindik nahasmen handia dago, eta gauza seguru bakarra Mauleren igoera da. Bigarren faseko lehen partidan, zuri-gorriek ez zuten hutsik egin, eta final-zortzirenetan dira Castenti 25-8 irabazi ostean. Sagastik egin zuen zuberotarren entsegu bakarra, eta Landarrinbalkok transformazio bat eta sei zigor-kolpe gauzatu zituen. Lehengo helburua beteta, zuberotarrek orain Liga irabaztea dute xede. Bokalek ere ez zuen hutsik egin, eta aurrera jarraitzen dute Sarlat 30 eta 20 mendean hartuta. Capdupuik eta Tauzietek egin zituzten lapurtarren bi entseguak. Lamothek lau zigor-kolpe, transformazio bat eta drop bat egin zituen. Capdupik beste drop bat ere egin zuen. Beste bi taldeek baino arazo gehiago ukan zituen Nafarroak garaipena lortzeko, baina helburua bete zuen, eta final-zortzirenetan sartu da. Nafarroa Beherekoek 23 eta 18 irabazi zioten Sallesi. Etxeberriak eta Larramendik egin zituzten euskaldunen entseguak, eta bi transformazio eta hiru zigor-kolpe gauzatu zituen Zelanek. Hirugarren Mailari eusteko neurketa jokatu zuen Hendaiak Vergten aurka, eta lapurtarrek 29-9 irabazita maila berean jarraituko dute.
Ohorezko B Maila
Ohoreko B Mailara igotzeko azkeneko kanporaketa jokatzen ari da Gaztedi, baina arabarrek ez dute igoerarik lortu. azkeneko kanporaketako itzulerako partida jokatu zuten herenegun Oviedon, baina gipuzkoarrek 22 eta 12 galdu zuten. Joanekoan, arabarrek 14-9 irabazi zuten, baina azkenena zeramaten bost puntutako aldea ez zen nahiko izan, horregatik galdu baitzuiten.Dena dela, Gaztedik denboraldi bikaina egin du, nahiz eta azkenena mailaz igotzeko helburua ezin izan dute bete. Hurrengo urtean beharko du.
|