GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Kirolak > PILOTA 2006-05-23
Olaizola II.ak eta Irujok jokatuko duten finalerako sarrerak, inoizko garestien
·Kantxako besaulkiak 150 euro ordainduko dira, iaz baino 30 euro gehiago

DONOSTIA

Juan Martinez de Irujok Buruz Buruko Txapelketako finalerako txartela lortu eta berehala eman dituzte ezagutzera Aspek eta Asegarcek ekainaren 4an Aimar Olaizolaren aurka Donostiako Atano III.ean jokatuko duen partidarako sarreren prezioak. Neurketa hori ikusi nahi duenak inoiz baino gehiago gastatu beharko du, historiako sarrerarik garestienak jartzean adostu baitira enpresa biak. Kantxako basaulkien salneurria, esate baterako, 150 eurokoa izango da, iaz baino 30 euro karuagoa.

Eskuzko Pilota Enpresen Liga (EPEL) osatzen duten Aspek eta Asegarcek ondo aprobetxatu dute Olaizola II.ak eta, batez ere, Martinez de Irujok, jarraitzaile asko erakartzen dituztela pilotalekuetara. Aurrelari gazteak biak, egun daudenen artean errekurtso gehien eta maila handiena dutenak dira, eta ezaugarri horiek zaleak barra-barra erakartzen dituzte.

Era horretan, ekainaren 4an Atano III.a pilotalekuan egon nahi duenak 150 euro ordaindu beharko ditu kantxako besaulkiko sarrera bat eskuratzeko eta 100 kantxako eserleku bat lortu nahi badu. Harmailetako lehenengo lerroko jarlekuek ere 100 euroko prezioa izango dute, eta beste ilaretakoak, ostera, 70 eurotan salduko dira. Sarrera merkeenak, berriz, errebotekoak izango dira; 70 eurotan salduko baitira aurreneko ilarakoak eta 40 eurotan besteak.

Asegarcek gaur bertan jarriko du salgai berari egokitzen zaion sarrera kopurua ­Atano III.aren eserleku guztien erdia­, 656799423 sakelako telefonoaren bidez (Rafa Etxeberria). Aspek, ostera, bihar goizean jarriko ditu salgai bere sarrerak, eta 661259009 mugikorrean (Eñaut Larrañaga) egin beharko dira erreserbak.

Erreserbatutako sarrerak jasotzeko egun bi zehaztu ditu EPELek. Material aukeraketa oraindik erabakitzeke dagoen arren, egun horretan, 12.00etatik 13.00etara, jaso beharko dira sarrerak. Iruñean, aldiz, ekainaren 2an jaso beharko dira erreserbatutakoak, 18.00etatik 19.00etara.

Irujok, nahi baino gutxiago

Martinez de Irujok jarraitzaile asko mugitzen dituela jakina da, baina Iberokoak ia Atano III.a pilotaleku osoa behar zuen bere zaleen nahiak asetzeko, enpresari 800 sarrera eskatu baitzizkion. Azkenean 200ekin konformatu beharko du.



La final de Segunda se conocerá el viernes
U.A.

DONOSTIA

El Campeonato Manomanista de Segunda categoría también llega a su fin y el viernes se conocerá a los dos protagonistas que disputarán la final del próximo 3 de junio.

Y es que, tras vencer Iker Arretxe a Julen Retegi con comodidad en la final de la rama de Asegarce, el delantero de Luzaide espera al vencedor de la final de la empresa Aspe, que se disputará el viernes en el frontón municipal de Zaldibar y en el que Xabier Galartza, Galartza VI, se verá las caras frente a Asier Berasaluze, Berasaluze IX.

Tanto Galartza VI como Berasaluze IX llegan al choque del viernes en situaciones completamente diferentes.

El zaguero de Lemoa, subcampeón de la edición del año pasado, donde cayó frente a Leitza, sólo ha tenido que disputar un choque, que, eso sí, solventó sin problema alguno ­venció 22-14 a Arizmendi­.

Berasaluze IX, por su parte, comenzó su andadura en primera ronda y ha tenido que eliminar a Zubieta, Baleztena y Laskurain para plantarse en la final de su empresa. El de Berriz ha hecho del saque su principal arma.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Iritzia
Esperando a José Luis Rodríguez Zapatero
Jendartea
Absueltos todos los acusados por el recrecimiento de Esa
Euskal Herria
La actitud de la Sala obliga a Arizkuren a declarar el día 15
Euskal Herria
Plataformak, «apartheid»a gainditzeko urrats eske
Ekonomia
Aplazadas las dos próximas huelgas en Osakidetza ante el inicio hoy de reuniones
Mundua
Primera declaracion de independencia
Mundua
Paisley rechaza la nominación de Sinn Féin para presidir el Ejecutivo
Mundua
Bombardeos aéreos estadounidenses provocan una matanza en Afganistán
Kirolak
Ziganda, nuevo entrenador de Osasuna para la próxima campaña
Euskal Herria
Batasuna, EA y EB echan en falta mayor concreción en Zapatero
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea