GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Euskal Herria 2006-05-23
Balzak agerraldia egin dezala eskatu du Ezker Abertzalea taldeak

GASTEIZ

Ezker Abertzalea taldeak Gasteizko Gobernuko Javier Balza Barne sailburuak agerraldia egiteko eskatu du, «Auzitegi Nazionaleko aginduak betetzen dituela esan beharrean bere ardura politikoak onartzen hasteko garaia» badela nabarmenduta.

Hain zuzen, talde parlamentarioak prentsa adierazpen batean gogorarazi zuen atzo Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan dauden 40 egoitzari ­herriko tabernak­ buruzko txostena egin duela berriki Er- tzaintzak, eta informazio hori Auzitegi Nazional espainolaren esku utzi duela. Horrela, azaldu zuen txosten hori Auzitegiari igorri izanaren helburua egoitza horien jabetzaren eta erabileraren gaineko datuak aztertzea dela, eta lokalak Batasunarenak baldin badira, itxi behar diren ala ez erabaki eta aginduko dutela.

Izan ere, PPko kide Carlos Urkijok Batasunak erabiltzen dituen egoitzen inguruan egindako galdera bati idatziz erantzun zion Balzak, eta Ezker Abertzaleak aipatutakoaren arabera, erantzun horretan agertzen da Auzitegi Na- zionalaren esku utzi den txostenaren gaineko informazioa.

«Eskubideen aurkako erasoa»

Talde parlamentarioak gaitzetsi zuen atzo Ertzaintzak egindakoa «oso larritzat» jotzen duela, «eskubide zibil eta politikoen aurkako eraso zuzena baita. Balzak Urkijori emandako erantzunak hautsak harrotu ditu euskal gizartearen zati handi batean, eta zenbait euskal herritar zigor-ondorio larriak jasateko arriskuan utzi ditu», gaineratu zuen.

Arrazoi horiek oinarri hartuta erregistratu zuen atzo talde horrek Balzaren agerraldiaren eskaera Gasteizko Legebiltzarrean. Eta eskaera horrekin bilatzen dute Ertzaintzari galdetzea ea zein irizpidetan oinarritu den txostena egiteko. «Hau da, euskal gizarteak jakin behar du, argi eta garbi, zein irizpidetan oinarritu den Balza jauna esateko zein izan daitekeen Batasuneko egoitza bat eta zein ez: lokal baten txostena bidali al du Batasuneko militante edo militante ohiak bertara sartzen direlako? Edo Batasuneko bozeramaileak sartu direlako? Zergatiak jakin nahi ditugu», berretsi zuen adierazpenean.

«Denon konpromisoa»

«Auzitegi Nazionalaren aginduak betetzen dituela esan beharrean, bada garaia Balza sailburua bere ardura politikoak onartzen hasteko», erantsi zuen taldeak. Alegia, bere iritziz, «Euskal Herrian zabaltzen ari den prozesu demokratikoak denon konpromisoak behar baititu, baita Barne sailburuarenak ere».

Horregatik, hain zuzen, Balzaren agerraldia «inoiz baino beharrezkoagoa» dela uste du, «behin betiko argitu behar duelako ea prozesuaren etsaiek agintzen diotena hitzez hitz betetzen jarraitu behar duen ala, aldiz, era positibo batean, prozesuaren aldeko ekarpenak egiten hasi behar duen, euskal herritarren gehiengoak eskatzen dion bezala», nabarmendu zuen.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Iritzia
Esperando a José Luis Rodríguez Zapatero
Jendartea
Absueltos todos los acusados por el recrecimiento de Esa
Euskal Herria
La actitud de la Sala obliga a Arizkuren a declarar el día 15
Euskal Herria
Plataformak, «apartheid»a gainditzeko urrats eske
Ekonomia
Aplazadas las dos próximas huelgas en Osakidetza ante el inicio hoy de reuniones
Mundua
Primera declaracion de independencia
Mundua
Paisley rechaza la nominación de Sinn Féin para presidir el Ejecutivo
Mundua
Bombardeos aéreos estadounidenses provocan una matanza en Afganistán
Kirolak
Ziganda, nuevo entrenador de Osasuna para la próxima campaña
Euskal Herria
Batasuna, EA y EB echan en falta mayor concreción en Zapatero
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea