GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Iritzia > Jo puntua 2006-06-10
Sonia Gonzalez - Idazlea
Urradurak

Dena ondo amaitu da. «Segurtasun indarrak» pozik eta harro egongo dira, zerbait ona egin izanaren sentsazioaz. Izenik ere ez daukan andre baten berri izan dugu egunkarietan. Nigeriatik bizitza hobearen bila etorri eta beste asko eta askoren moduan prostituzioan murgiltzera behartuta. Eta hori gutxi ez balitz bezala, bere ume txiki-txikia bahitu eta mehatxupean, beste noizbait ikusiko ote zuen beldurraz, zainduko ote zuten, gauez negarrez egongo ote ziren, berriro ikusiz gero, ama gomutatuko ote zuen ikaraz.

Eta hori guztia bakardade bakarrenean irentsi behar, nori kontatu edo laguntza bila nora joan jakin barik. Poliziarengana? Zertarako? Berriro Nigeriara bidaltzeko ezelango kargu hartu barik? Total, azkenean salatzera ausartu eta urte oso bat eman zuten hain «kasu zaila» konpontzen. Urtebete kasu egin arte eta umea bahitua zuen bikotearen etxera jo arte.

Dena ondo amaitu da. Denak pozik eta harro joango zirela etxera eman du aditzera prentsak. Mila eta bat bider abusatua izan ostean, pertsona izatetik gizon ezezagun eta nazkagarrien «premiak» husteko objektu edo gauza hutsa bihurtu ostean, urteetan norberagatik eta semeagatik beldurrak hezurrak izozturik... nor izango da hori ezabatzeko gai? Nola lortu hori gainditzea?

Lan handiaz traumaren ondorioak samurtu ahal dira, baina gertaera gertatu egin zen moduan, bizitza osoan da zauria irauteko, odol barik jadanik, orbain sakonaz, ordea.

Mauricio Rosencofek ondo kontatzen du bere liburuetan, pertsona izatetik beste zerbait bihurtzera eramaten zaituztenean, zelako borrokak sortzen diren norberaren gogoan norberaren kontra. Horrela, “El Bataraz” edo “El combate del establo” bezalako testuetan, animalia bihurtu nahi duten pertsona errebelatu beharrean dago, inguruko guztiek horrela jokatu arren, animalia ez dela bere burua konbentzitzeko. Zoramen muga horiek ondo deskribatu zituen tortura eta lurperatze urte latzen ostean.

Hala ere, burutu ahal ditugun borroka guztiak burutu ahal ditugu traumaren ondorioen kontra, duintasuna berreskuratzeko, zoramen muga fin horretatik urruntzeko, baina inork ezin izango du sekula ziurtatu geure buruaren auskalo zer leku ezkututatik bueltatuko den sentsazioa, flashbacka, iraganak ezustean murgilduko gaituen ziztada. Zure izaera galtzeko posibilitate hori betirako da.

Albokoaren begietan ere ikusten dira atsekabeak. Gogoa izan nuen orduan amak txikitan urraduretan ematen zuen musua emateko, urradurak non dauden jakin ez arren. Koldarra naiz. Mxk, M. - sagarroiak@gmail.com


Sonia Gonzalez - Idazlea - Artikulo gehiago [..+]
 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Jendartea
Beothuk, azkenean, uretan da, San Lorenzo ibaiaren uretan
Jendartea
«En el Valle de Susa sólo nos queda curar nuestro territorio enfermo»
Jendartea
Las diputaciones de Bizkaia, Gipuzkoa y Araba estudian impugnar la Ley de Suelo
Euskal Herria
El grupo 18/98+ constata la «sangría» del juicio:«Estamos ya cumpliendo condena»
Euskal Herria
Rajoy acepta ahora reunirse con Zapatero si éste le llama
Euskal Herria
Xabier Oleaga pudo al fin ratificar su denuncia de torturas, tres años después
Ekonomia
La liquidación de la papelera de Legorreta podría dejar en la calle a 150 trabajadores
Kultura
En el yacimiento de Iruña-Veleia también han aparecido textos en euskara del siglo IV
Kirolak
Alemania arranca con fuerza y goles
Mundua
La fuerza naval israelí causa una masacre en una playa de Gaza
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea