GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Jendartea 2006-06-10
Datorren ikasturtean, egoitza berria Igeldon

IGELDO

Igeldoko eskola txikiak ehun bat urte dauzka, nahiz eta zehaztasunez ez dakiten, hainbat urtetan itxita egon baita. Duela 24 urte jarri zuten martxan berriz, eta egun 50 ikasle daude bertan, bi eta hamabi urte bitartekoak, bost gelatan banatuta. Gaur egun daukan gabezia nabariena espazioarena da, Igeldoko plazan dagoen eraikuntza zahar samarrean baitago. Baina, epe motzean konponduko dute hutsune hori, datorren ikasturtean eskola berria estreinatuko baitute pilotalekuaren ondoan.

«Beste hutsunea irakasleena da, beti justu samar ibiltzen gara irakasle kopuruarekin, Hezkuntza Sailak finkatzen duen ratioa ez baita nahikoa guretzat», agertu du Ixabel Fernandez bertako zuzendariak. Zortzi irakasle aritzen dira Igeldon, batzuk lanaldi erdiz eta herenaz. Datorren urterako beste irakasle bat eskatu dute, baina, oraindik orain, ez dute Lakuaren erantzunik jaso.

Ixabel Fernandez zuzendariak hamabi urte daramatza bertan, eta gustura dago eskolaren martxarekin. «Lan handia egin behar izan dugun honaino iristeko», nabarmendu du. Izan ere, eskola txikiak «hezkuntzako anai-arreba txiroak» diren sentsazioa daukate maiz. Hala ere, eta sentsazioak sentsazio, beren hezkuntza proiektua «oso aberatsa» dela uste du Fernandezek. «Eguneroko lanean ikusten dugunez, handiek txikienei laguntzen diete, eta kasik anai-arrebak bezala dira. Harremana oso berezia da. Egia da irakasleentzat badaudela zailtasunak. Izan ere, adin bakoitzean desberdintasun nabarmenak daude, eta gerta daiteke gela bakarrean bi adineko ikasleak izan eta mailaren araberako lau talde izatea», gaineratu du.

Legeak curriculumak indibiduala izan behar duela zehazten du, eta baldintza hori eskola txikietan primeran betetzen dela iritzi dio Fernandezek. «Ikasle gutxi daudenez gela bakoitzean, ikasle bakoitzaren jarraipena oso ondo egin dezake irakasleak, primeran ezagutzen ditu bakoitzaren beharrak».

Behin hamabi urte betetzen dituztenean, Igeldoko ikasleak Antiguako Luberri Institutura joaten dira ikasketak jarraitzera, eta ondo moldatzen direla nabarmendu du eskola txikiko zuzendariak. «Ez dute arazorik izaten eta emaitza akademikoak ere besteen parekoak dira».

Eskola txikia familia handi bat da, ikasle eta guraso guztiek elkar ezagutzen dute. «Jolas garaian haurrei begira egotea benetan oso polita da», gaineratu du Fernandezek. Eskola orduetatik kanpo ere berdintsu jarraitzen dute, harreman estuak sortzen baitira.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Jendartea
Beothuk, azkenean, uretan da, San Lorenzo ibaiaren uretan
Jendartea
«En el Valle de Susa sólo nos queda curar nuestro territorio enfermo»
Jendartea
Las diputaciones de Bizkaia, Gipuzkoa y Araba estudian impugnar la Ley de Suelo
Euskal Herria
El grupo 18/98+ constata la «sangría» del juicio:«Estamos ya cumpliendo condena»
Euskal Herria
Rajoy acepta ahora reunirse con Zapatero si éste le llama
Euskal Herria
Xabier Oleaga pudo al fin ratificar su denuncia de torturas, tres años después
Ekonomia
La liquidación de la papelera de Legorreta podría dejar en la calle a 150 trabajadores
Kultura
En el yacimiento de Iruña-Veleia también han aparecido textos en euskara del siglo IV
Kirolak
Alemania arranca con fuerza y goles
Mundua
La fuerza naval israelí causa una masacre en una playa de Gaza
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea