IAk selektibitatea eta baxoa kritikatu ditu
DONOSTIA
Ikasle Abertzaleek elkarretaratzea egin zuten atzo, Donostiako Ibaeta campusean, unibertsitatera sartzeko hautaproba salatzeko. Elkarretaratzea selektibitateko azken proba bukatu zenean egin zuten, eta 30 bat lagun elkartu ziren campuseko ikastegian.
IAko kideek "Euskal Curriculumaren bidean ikasleok selektibitateari eta baxoari ez!" leloa azken egunetan askotan errepikatu duten, eta bi proba horien bitartez «erdal curriculuma» barneratzen dutela bermatzeko bitartekariak direla salatu zuten. Horrez gain, azterketa bien ikuspegi pedagogikoa gaitzetsi zuten, «ikasleen sailkapen bidegabea» egiten duelako, eta Euskal Herrian ikasteko «traba administratiboa» direlako. Ipar Euskal Herriko ikasleek hegoaldean ikasteko selektibitatea eta baxoa derrigorrez gainditu beharra berriz ere salatu zuten.
|