GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Jendartea 2006-06-10
San Antonio jaiak Igorren
Eguneko ekitaldiak indartu gura dituzte aurten
San Antonio jaiak hasi baino ez dira egin, eta aurten saltsa berezia igartzen da parte hartzen dutenekin berba egitean. Agian, herritarren parte-hartzea bultzatzeko egin dituzten ahaleginen emaitzak ikusten ari direlako. Aurten 18 bat koadrila izango dira kalean, eta horien artean, herriko amek sortu berri duten bat: Ai Ama!!

IGORRE

Aurten Luis Iruarrizaga abesbatzari egokitu zaio txupinazoa jaurtitzea eta pregoia irakurtzea. Doinu politak izan ziren jaien hasieran atzo arrastian, kanta bat abesteko asmoa baitzuten 25 urte bete dituen abesbatzako kideek.

Kaleko giroa ere dezente hobetu da azken urteetan, eta aurten antzeko itxura du. Izan ere, hemezortzi koadrila inguru izango dituzte kalean San Antonio jaiek, eta hori gutxi balitz bezala, badago datozen egunetan kalera ateratzeko asmoa duen beste kolektibo bat, herriko amek osatua.

Bide beretik doaz jai batzordeko kideen ahaleginak. Jaiak antolatzen ibili direnek onartu zuten aurten diru gehiago bideratu dutela eguneko ekitaldietara; izan ere, aurreko urteetan gaueko ikuskizunak indartzeko joera izan zen. Hala ere, gaueko proposamenak ez dira atzean agertzen, eta egitaraua begiratzea baino ez dago. Hurrengo egunetara begira, Sorkun, Lor edota Zea Mays taldeen kontzertuak izatekoak baitira.

Euskarak leku berezia du jaietan. Bihar Euskara Eguna dute eta hizkuntzaren inguruko ekitaldi ugari izango da. Izan ere, koadrilek euskararen olinpiar jokoetan neurtu beharko dute, eta antolatzaileek azaldu dutenez, umore rallyaren moduko ekitaldi bat izango da hainbat probarekin. Nabarmendu zutenez, jende gaztea arrasti-parteko ekitaldietara erakartzea dute helburu modu horretako ekitaldiekin, parranda gaueko plana bakarrik izan ez dadin.

Gainera, Zuztertxu maskota, euskara erabiltzearen lagun izendatu dutena, jai guztietan protagonista izango da.

Kaleko giroa berotzeko, bestalde, zortzi txosna izango dituzte San Antonio jaietan, lau plazan, eta gainerakok, Elexalde kalean.

Egitaraua

Zapatua 10

11.00etan: Kalejira txistulari eta tri- kitilariekin.

12.00etan: Koadrilen olinpiar jokoak, erreka jaitsiera.

12.00etan: Paella txapelketa, Olaba- rriko zirkuituan.

14.00etan: Paellen aurkezpena.

17.00etan: Errugbi partida. San Txis- me zelaian.

18.00etan: Koadrilen arteko altxorra- ren bila.

20.00etan: Abesbatzen kontzertuak. Elizan. Luis Iruarrizaga abesbatza, Kirikiño abesbatza (Mañaria), Coro Los Templarios (Castro Urdiales).

21.30ean: Mariachi Real Azteca. Beheko plazan.

23.00etan: Zea Mays eta Trikizio.

Domeka 11

10.00etan: Zuztertxuren kalejira tri- kitilariekin eta txistularie- kin.

12.30ean: Detraka taldearen «Txiki- glub» antzerkia. Goiko Plazan.

16.30ean: Esku pilota partidak.

17.00etan: Mus txapelketa. Goiko Plazan.

17.45ean: Euskararen olinpiar jokoak.

18.15ean: Institutuko ikasleen ber- tso eta txiste saioa.

19.00etan: Bakarrizketa umoretsua: «Zein gogorra den Gas- teizko euskaldun berria izatea». Goiko Plazan

19.30ean: Txokolatea Beinke! taldea- ren eskutik.

19.45ean: Arantzarte dantza taldea. Goiko Plazan.

20.00etan: Areto futbol txapelketaren finala.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Jendartea
Beothuk, azkenean, uretan da, San Lorenzo ibaiaren uretan
Jendartea
«En el Valle de Susa sólo nos queda curar nuestro territorio enfermo»
Jendartea
Las diputaciones de Bizkaia, Gipuzkoa y Araba estudian impugnar la Ley de Suelo
Euskal Herria
El grupo 18/98+ constata la «sangría» del juicio:«Estamos ya cumpliendo condena»
Euskal Herria
Rajoy acepta ahora reunirse con Zapatero si éste le llama
Euskal Herria
Xabier Oleaga pudo al fin ratificar su denuncia de torturas, tres años después
Ekonomia
La liquidación de la papelera de Legorreta podría dejar en la calle a 150 trabajadores
Kultura
En el yacimiento de Iruña-Veleia también han aparecido textos en euskara del siglo IV
Kirolak
Alemania arranca con fuerza y goles
Mundua
La fuerza naval israelí causa una masacre en una playa de Gaza
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea