GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Mundua 2006-06-10
Macapagalen gerra zikinaren kontra
Milaka pertsonak Filipinetako Gobernuaren kontrako protesta egin zuten atzo Manilan. Gloria Macapagal presidenteari egozten diote ezkerreko mugimenduen kontrako gerra zikina egitea. Agintean daramatzan bost urteotan 700 militante hil dira bortizki. Poliziak kolpeka eta ur kanoiekin erreprimitu zuen manifestazioa.

YAKARTA

Milaka filipinarrek protesta egin zuten atzo Manilan Gloria Macapagal Arroyoren Gobernuaren kontra. Ezkerreko mugimenduen kontrako gerra zikina egitea egozten diote Gobernuari. Macapagal presidenteak 2001ean agintea hartu zuenetik ia 700 ezkerreko aktibista hil dira modu bortitzean.

Biktima horietako batzuen erretratuak eskuan hartuta, 3.000 bat protestarik Presidentzia Jauregiaren egoitza inguratu zuten, Filipinetako hiriburuan. Bayan (Herrialdea) ezkerreko alderdiak ­legeztatuta daudenetatik ezkerreko alderdi nagusia da­ deitu zuen ekitaldira. Protesta baketsua izan zen hasieran, baina ez zeukan Gobernuaren baimenik, eta, ondorioz, Polizia gogotik aritu zen kolpeka eta ur kanoiekin manifestarien kontra. Macapagalen Gobernuak manifestatzeko eskubidea debekatu zuen iaz «segurtasun arrazoiak» argudiatuta.

Ezkerreko buruzagiek barruko eskualdeetan Armadaren etengabeko jazarpena jasaten dutela salatu zuten antolatzaileek. «Militar faxistak nekazaritza-guneetatik joan daitezela», oihukatu zuten manifestariek Poliziaren erasoetatik ihes egiten saiatzen ziren bitartean.

Ezkerreko mugimenduek joan den ostegunean jasan zuten azken erasoa. Markus Bangit alderdi politiko erregional bateko ordezkaria tiroz hil zuten Isabela eskualdeko San Isidro herrian. Tiroketan herriko eskolako zuzendaria ere hil zen.

Alderdi batek 104 kide galdu ditu

Karapatan (Eskubidea) giza eskubideen aldeko erakundeak 679 hildako zenbatu ditu Macapagalen bost urteko agintaldian. Biktima gehienak nekazarien eta gazteen taldeko buruzagiak eta militanteak dira. Alderdien artean Bayan Munak pairatzen du bereziki bortizkeria hori. Hiru parlamentari ditu Kongresuan, eta 2001etik 104 militante galdu ditu gerra zikinaren ondorioz. Justiziak ez du kasu bat ere argitu.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Jendartea
Beothuk, azkenean, uretan da, San Lorenzo ibaiaren uretan
Jendartea
«En el Valle de Susa sólo nos queda curar nuestro territorio enfermo»
Jendartea
Las diputaciones de Bizkaia, Gipuzkoa y Araba estudian impugnar la Ley de Suelo
Euskal Herria
El grupo 18/98+ constata la «sangría» del juicio:«Estamos ya cumpliendo condena»
Euskal Herria
Rajoy acepta ahora reunirse con Zapatero si éste le llama
Euskal Herria
Xabier Oleaga pudo al fin ratificar su denuncia de torturas, tres años después
Ekonomia
La liquidación de la papelera de Legorreta podría dejar en la calle a 150 trabajadores
Kultura
En el yacimiento de Iruña-Veleia también han aparecido textos en euskara del siglo IV
Kirolak
Alemania arranca con fuerza y goles
Mundua
La fuerza naval israelí causa una masacre en una playa de Gaza
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea