GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Kultura 2006-06-10
Kantuketan programaren grabazioekin bi disko kaleratu ditu EKEk
Mattin eta Xalbadorrek 70eko hamarkada hasieran grabatu zituzten bertsoak, Peio eta Pantxoak 69an abesturiko Beñat Bidegorri abestia, Beñat Achiary, Mixel Etxekopar, Niko Etxart, Erramun Martikorena, Maddi Oihenart edota Jean Mixel Badaxagar dira Euskal Kultur Erakundeak Ocara diskoetxea eta France Bleu irratiarekin kaleraturiko bi diskoetan entzun daitezkeen kantariak. Kantuketan programa duela hiru urte abiatu zuten, eta EKEk han bilduriko grabaketak jarri ditu diskoan.

BAIONA

Duela bi-hiru urte EuskalKultur Erakundeak bultzatu zuen Kantuketan egitasmoari amaiera ematen dioten bi disko kaleratu berri dituzte.

Programa horren bidez, euskal kantuaren eta musikaren oroimenari eustea zen EKEren xedea, eta hiru urtez aurrera eraman duten lanaren aztarnak atxikitzeko, guztia CD batean bildu dute. Pantxoa Etxegoien erakundeko zuzendariak zera esan zuen: «Aitzinetik eramana izan den lan sakon baten fruitua dira bi disko hauek. Kantuketan programaren helburua kantuaren alde zerbait egitea zen, baita aztarnak uztea ere».

Urtebetez aritu dira, beraz, EuskalKultur Erakundeko arduradunak, France Bleu Pays Basque irratiko teknikariak eta Ocora diskoetxeko arduradunak lanean. Diskoaren edukia bi multzotan banatu dute: alde batetik, artxiboetan bilduriko soinuak, eta, bestalde, egungo kantarien abestiak.

Horrenbestez, lan hori egiteko proposamena irratiarena izan zen. France Bleu irratiak 1970 eta 1976 urteen artean grabaturiko bobinak zituzten artxiboetan. Eta, Parisera bidaltzekotan zeudela, hori egin aurretik, EKEri guztiak entzutea proposatu zion, gehien interesatzen zitzaizkion soinuak proiektu batean balia zitzan. Horixe egin zuten EKEko arduradunek. Kattalin Totorika aritu zen hirurehun bobina horiek entzuten, kantuei eta musikari lotuak zeudenak atxikitzeko.

Xalbador eta Mattin

«Artxibo horietatik herenak musika eta kantuak azaltzen zituen. Horietatik, bertsolarien emanaldiak eta kantaldiak aukeratu ditugu», argitu zuen Totorikak. Lan hori egiteko orduan, izan ere, EKEko ordez- kariak altxor batzuk aurkitu zituela esan zuen: Xalbador eta Mattinek 1971 urtean Hazparnen egindako bertso saio baten grabazioa, 76an Xalbadorrek grabaturiko “Dohaina eta lana” abestia, edota 1990ean Haur Kantu Txapelketa irabazi zuen Xabi Elgaren abestia.

Berreskuratuak izan diren artxibo horietarik zaharrena 1969koa da, Ez dok hamahiruko garaikoa, hain zuzen ere. Bertan, Peio eta Pantxoa “Eñaut Bidegorri” abestia kantatzen entzuten dira. «Artxibo guzti horiek numerizatu, eta Kantuketan erakusketarentzat baliatu genituen. Berriz bildu ditugu bi disko horietarako», gaineratu zuen Etxegoienek. Egungo kantutegiari dagokionez, bi zuzeneko grabaketa egin dituzte Baigorrin eta Altzürükün, Niko Etxarten etxean. Jean Mixel Bedasagar, Beñat Achiary, Erramun Martikorena, Mixel Etxekopar, Aire ahizpak, Dominika Etxart eta Robert Larrandaburu, Maddi Oihenart eta Niko Etxart kantuan agertzen dira. Hau da, Lapurdi, Nafarroa Beherea eta Zuberoako egungo abeslari ospetsuenak bilduak dira diskoan.

Grabazio horiekin batera, CDa liburuxka bat bezala azaltzen denez, euskal kantua eta bertan dauden abestiei buruzko aipamena euskaraz, ingelesez, frantsesez eta espainolez azaldua dago. Françoise De Georges proiektuaren arduradunak jarraitu zuen:«Gure xedea Ipar Euskal Herriko kantuaren barnetik bidaia proposatzea zen. horregatik artxiboekin batera bi gaualdi antolatu ditugu kantariekin. Mahai baten inguruan jarriak bakoitzaren abestiak grabatu ditugu. Sakoneko lana eramana izan da».

Hori horrela, Lapurdi, Nafarroa Beherea eta Zuberoarentzat erreferentziazko eta gaurkotasun osoa zuen lan bat kaleratu nahi izan zutela gaineratu zuen.

«Artxibo horiek atera ditugu gaurkotasuna emateko. Euskal kantua gaur egun zer den erakutsi eta artxiboak gaurkotu nahi izan ditugu», burutu zuen De Georgesek.



Luzaroan salgai izanen da Ocara diskoetxeak kaleraturiko CDa
A.B.

BAIONA

Ocara diskoetxeak egin zion Euskal Kultur Erakundeari bilketa lan hori diskoan grabatzeko proposamena.

Duela berrogeita hamar bat urte sortua, diskoetxe izan aurretik Estatu frantseseko garaiko kolonietako teknikariak formatzeko sortua izan zen.

Denborarekin formazio arloa desagertu eta diskoetxe bilakatu zen Ocara. Eta, 1974. urtean, Radio France irratiari lotua izan zen. Egitura horren ordezkari Serge Ravacio atzoko diskoaren aurkezpenean zegoela-eta, gehienbat ondareari loturiko bildumak lantzen zituztela nabarmendu zuen.

Tradizioa azaldu

«Gure xedea kultura jakin batean tradizioaren errealitatea azaltzea da», adierazi zuen Ravaciok. Afrikako herrialdeak, Cabo Verde, Tibet edo beste herri batzuei buruzko horrelako diskoak kaleratuak dituzte jadanik.

«Orotara, hirrehun bat disko atera ditugu. Gainera, gure lana ondarean bermatzen dugunez gero, kaleratzen ditugun diskoak luzaroan aurki daitezke. Hogei urtez salgai jarriak izaten dira. Eta, geroan, horiek artxibo bilakatzen dira», nabarmendu zuen.

Bi orduko musikak eta kantuak bilduak dira bi diskoetan. Kantuketan programan oinarrituz kaleratua izan den disko hori Euskal Herrian ez ezik Estatu frantsesean eta espainolean ere banatua izango da. Armonia Mundi saltegiak eginen du banaketa Estatu frantsesari dagokionez. Euskal Herrian, berriz, Elkar megadendetan aurkitzen ahalko da. Armonia Mundi delako disko saltegian, esate baterako, 25 eurotan salduko dute.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Jendartea
Beothuk, azkenean, uretan da, San Lorenzo ibaiaren uretan
Jendartea
«En el Valle de Susa sólo nos queda curar nuestro territorio enfermo»
Jendartea
Las diputaciones de Bizkaia, Gipuzkoa y Araba estudian impugnar la Ley de Suelo
Euskal Herria
El grupo 18/98+ constata la «sangría» del juicio:«Estamos ya cumpliendo condena»
Euskal Herria
Rajoy acepta ahora reunirse con Zapatero si éste le llama
Euskal Herria
Xabier Oleaga pudo al fin ratificar su denuncia de torturas, tres años después
Ekonomia
La liquidación de la papelera de Legorreta podría dejar en la calle a 150 trabajadores
Kultura
En el yacimiento de Iruña-Veleia también han aparecido textos en euskara del siglo IV
Kirolak
Alemania arranca con fuerza y goles
Mundua
La fuerza naval israelí causa una masacre en una playa de Gaza
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea