Atxiloketak salatzeko erasoa izan da Gasteizen
GASTEIZ
Ekainaren 2aren eta 3aren arteko gauerdian, Gasteizko Domingo Beltran kalean dagoen auto saltoki baten aurkako erasoa izan zela adierazi dio GARAri ezezagun batek. Ekintzak Estatu frantsesak egin berri dituen euskal herritarren atxiloketak salatzea helburu zuela zehaztu du, eta molotov koktel bidez egin zutela gaineratu. Kalteak irudian ikus daitezkeenak dira: sarrera belzturik gelditu zen.
Ekintza bere gain hartu duen pertsonak zera nabarmendu du: «Euskal Herriaren aitortza eta euskal herritarrok autodeterminazio eskubidearen alde irekitako prozesu politikoaren aurrean, Estatu frantsesak, UMPren eskutik, Euskal Herriaren kontrako guda estrategiari eusten dio». Adibide gisa, azken egunetan izandako bost atxiloketak aipatu ditu. Hiru aske utzi zituz- ten Parisen, Polizia-etxean 80 ordu igaro ostean, eta beste biak kartzelatu egin dituzte (Kizkitza Gil de San Vicente eta Zigor Merodio).
Horrez gain, eraso hori isilarazi dutela salatu du. «Nahiz eta hori gertatu, estatuen erasoek erantzuna izaten jarraituko dute», gaineratu du.
|