GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Euskal Herria 2006-06-10
Ezkerra Europan topaketetan Euskal Herriko gatazka ere presente egongo da
Europatik, Ekialde Hurbiletik eta Latinoamerikatik etorritako ia 30 eragile elkartuko dira aste honetan Eibarren, Ezkerra Europan topaketetan. Ezker abertzalea ere han izango da, eta egungo «eredu neoliberalari» alternatiba planteatzeaz gain, Euskal Herriko gatazkaren konponbidea bideratzea izango du xede.

BILBO

Datorren ostegun eta ostiralean Europatik, Ekialde Hurbiletik eta Latinoamerikatik etorritako nazioarteko eragileak elkartuko dira Eibarren egingo dituzten Ezkerra Europan topaketetan, helburu zehatz batekin: «Egungo Europako eredu neolibera-lari alternatiba bat planteatzea». Ezker abertzaleko ordez- karitza ere han izango da. Horren guztiaren berri emateko, Joseba Alvarez eta Haizpea Abrisketa mahaikideek agerraldia egin zuten atzo Bilbon.

Euskal Herrian gatazkaren konponbidea bideratzea, eta, aldi berean, Euskal Herria ezkerretik eraikitzea izango du xede Batasunak, bestelako Europa bat sortzearekin batera, Askapenak antolatutako jardunaldi internazionalisten barnean egingo diren topaketa horien hirugarren edizioan.

Izan ere, duela urtebete eskas Estatu frantsesak Europako Konstituzioari ezetz esan zion, eta, horren ostean, Herbehereek ere ezetz erantzun ziotela gogorarazi zuen Alvarezek, eta, ordudanik, Europar Batasunaren bilakaera «krisian» dagoela ziurtatu zuen. Europa bera hausnarketa prozesu batean sartuta dagoela, eta, 2009ko Europako hauteskundeei begira, Europa horri «zer aldaketa eta zein eredu planteatu behar dizkioten eztabaidatzen» ari direla azaldu zuen.

Hori horrela, ezkerreko mugimenduek bestelako Europa bat sortzeko ezinbesteko aukera daukatela uste du Alvarezek, eta, horrexegatik, hain zuzen ere, Eibarren bilduko diren eragileen lan nagusietako bat «aurrera begira indarrak nola elkartzen eta batzen» dituzten ikustea izango da. «Estaturik gabeko herriek eta ezkerreko esparruak elkarlana bideratzeko aukera ezin hobea dugu», nabarmendu zuen Batasuneko ordezkariak.

«Hori izango da, beraz, gure helburu nagusia:krisian dagoen Europaren aurrean Ezkerrak nondik nora jo behar duen eztabaidatzea eta alternatiba hori zein izan daitekeen ikustea», gaineratu zuen.

Atenasen eginiko Europako Gizarte Foroan ibilbide horretan lehenengo pausoak eman zirela esan zuen, eta, oraingoan, alderdi politikoen txanda dela agertu zuen Alvarezek. «Gure ustez, Europako ereduaren gainean ere badago zer erantzun eta zer proposatu ikuspegi politiko batetik», adierazi zuen.

Munduko beste herrietako gertakariek Europaren errealitatean eragina daukatela kontuan hartuta, «beste borroka fronte» batzuetako ordezkariak ere izango dira Ezkerra Europan topaketetan. Hala nola, Irakeko, Palestinako eta Kurdistango ordezkariek hitzaldi berezian hartuko dute parte, Ekialde Hurbileko egoera eta horrek munduan duen eragina aztertzeko.

Nazioarteko eragileak

Latinoamerikatik etorritako nazioarteko eragileak ere izango dira Eibarren, gehienak Europatik etorritakoak izango badira ere. Besteak beste, Galizia, Katalunia, Italia, Portugal, Estatu frantsesa, Okzitania, Bretainia, Korsika, Flandes eta Danimarkako eragileak izango dira. Gainera, gonbidatu berezi gisa, Bielorrusiatik eta Errusiatik ere nazioarteko ordezkaritza Euskal Herrira helduko dela aurreratu zuen Abrisketak.

«Topaketa hauek ezkerrak dituen erronkei buruz eztabaidatzeko dira, eta duela hiru urtetik hona gai ezberdinak jorratu dira. Edizio honetan ere hiru gai zehatz landuko dituzte: ezkerraren ustez, Europan egon beharko lukeen garapen eredua, mugimendu feminista eta emakumeen lekuak izan beharko lukeen garapen eredua, eta, azkenik, migrazioak izan beharko lukeen politika Europan ezker ikuspegitik», azaldu zuen.

Aipatzekoa da atzoko agerraldiak sortu zuen ikusmina, hamaika kazetari bertaratu baitziren Bilboko Abando hotelera, asteazkenean Batasuna Iruñean ematen ari zen prentsaurrekoa Poliziak geldiarazi ostean.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Jendartea
Beothuk, azkenean, uretan da, San Lorenzo ibaiaren uretan
Jendartea
«En el Valle de Susa sólo nos queda curar nuestro territorio enfermo»
Jendartea
Las diputaciones de Bizkaia, Gipuzkoa y Araba estudian impugnar la Ley de Suelo
Euskal Herria
El grupo 18/98+ constata la «sangría» del juicio:«Estamos ya cumpliendo condena»
Euskal Herria
Rajoy acepta ahora reunirse con Zapatero si éste le llama
Euskal Herria
Xabier Oleaga pudo al fin ratificar su denuncia de torturas, tres años después
Ekonomia
La liquidación de la papelera de Legorreta podría dejar en la calle a 150 trabajadores
Kultura
En el yacimiento de Iruña-Veleia también han aparecido textos en euskara del siglo IV
Kirolak
Alemania arranca con fuerza y goles
Mundua
La fuerza naval israelí causa una masacre en una playa de Gaza
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea