- Arrauna: KAE
Aurreneko sailkapen proba gaur jokatuko dute San Pedron
DONOSTIA
Kantauriko Arraun Elkartearen Ligako taldeak erabakitzeko, gaur 17.30etan jokatuko dute San Pedron aurreneko sailkapen estropada ontzi euskaldunek. 23 traineru izango dira guztira uretan, eta lehen seiek lortuko dute A Ligan arraun egiteko txartela.
Proba erlojuaren kontra izango da, eta parte-hartzaileek 5.556 metroko luze bi bete beharko dituzte, ziaboga bat tartean.
Algorta, Deustu, Donibane Ur Joko, Donostia Arraun Lagunak, Getaria, Hondarribia, Isuntza, Kaiku, Lutxana, Ondarroa, Portugalete, Raspas, San Pedro, Santurtzi, Trintxerpe, Ur Kirolak, Urola Kosta eta Zierbena arituko dira uretan. Sailkatzen ez denak beste aukera bat izango du bihar.
|