- Harri-jasotzaileak
Bolak erabaki dezake txapela norentzat den
DONOSTIA
Urrezko Aizkorako finalekin batera, gaur jokatuko dute baita Urrezko Harri-jasotzaileen finala ere. Izeta II.a-Landabidek Barinaga-Ostolatzaren aurka neurtuko dituzte indarrak. Aditu gehienen ustez, finala oso estua izango da, eta harri bola izan daiteke epaia emango duena.Harri txikiarekin Izetak aldea aterako dio Barinagari, baina gero handiarekin Ostolatzak gauza bera egin diezaioke Landarbideri. Kubikoarekin pare samarrean ibiliko diren errezeloa dago, eta bolarekin ikusi beharko da zer gertatzen den. 100 kiloko zilindro kopa erabiliz hasiko dira. Hori bakarkako lana izango da, 200 kiloko errektangularrarekin egin beharrekoa bezalaxe. Ondoren, txanda librean, 113 kiloko kubikoa erabiliko dute, eta txanda librean ere bai 100 kiloko bola erabiliko dute. Harri bakoitzarekin lanean aritzeko, biko bakoitzak bi minutuko txandak izango ditu.
|