GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Kirolak > HERRI KIROLAK 2006-06-10
- Sega
Gipuzkoako Txapelketa abian jarriko da

DONOSTIA

Gipuzkoako Segalarien Txapelketa gaur bertan jarriko da abian ­18.00etan­. Orendainen izango dira estreinako kanporaketan arituko diren hiru segalariak, eta bi onenek ekainaren 25ean Pikoketan izango den finalerako txartela lortuko dute.

Honako segalari hauek izango dira gaur, Orendainen: Gabirondo, Goikoetxea eta Zuriarrain. Hiruretan Joxe Gabirondoren itzulera nabarmen daiteke. Gazteluko segalari beteranoa goi mailan ibilitakoa da, baina azkeneko urteetan nazioarteko erako proba batzuetan ikusi izan bazaio ere, ez da lehiaketa ofizialetan aritu. Segaren ordez, trontza hartu zuen, eta kirol horretan ere goiko muturrera heldu da, bai Igor Esnaolarekin, baita Aitor Esnaolarekin ere, Gipuzkoako eta Euskal Herriko txapelak jantzi baititu. Gaur berriro ere segan ikusi ahalko zaio, eta finalerako sailkapena lortzeko faboritoetako bat izango da gazteluarra. Harekin batera, bere herritarra eta iloba da aurrera egiteko faboritoa, Goikoetxea. Azkeneko urte hauetan finaletan edo finaletatik oso gertu ibili ohi izan da, eta gauzak normal joanda, gaur ere aurrera egiteko txartela lortu beharko luke. Zuriarrain gaztea, berriz, ezustea ematera plazaratuko da. Galtzeko ez dauka ezer, multzorik zailena egokitu baitzaio. Beste finalerdia datorren asteburuan jokatuko dute Zizurkilen, eta han izango dira Aranalde, Dorronsoro eta Alkorta. Finalerdi horietan ordu erdiko lana izango dute; eta finalean, berriz, ordubeteko lana egin beharko da.

Aurten, Mitxelena, Erasun, Goenaga eta Ormaetxea, besteren artean, ez dira arituko, baina daudenek maila ona eman nahiko dute.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Jendartea
Beothuk, azkenean, uretan da, San Lorenzo ibaiaren uretan
Jendartea
«En el Valle de Susa sólo nos queda curar nuestro territorio enfermo»
Jendartea
Las diputaciones de Bizkaia, Gipuzkoa y Araba estudian impugnar la Ley de Suelo
Euskal Herria
El grupo 18/98+ constata la «sangría» del juicio:«Estamos ya cumpliendo condena»
Euskal Herria
Rajoy acepta ahora reunirse con Zapatero si éste le llama
Euskal Herria
Xabier Oleaga pudo al fin ratificar su denuncia de torturas, tres años después
Ekonomia
La liquidación de la papelera de Legorreta podría dejar en la calle a 150 trabajadores
Kultura
En el yacimiento de Iruña-Veleia también han aparecido textos en euskara del siglo IV
Kirolak
Alemania arranca con fuerza y goles
Mundua
La fuerza naval israelí causa una masacre en una playa de Gaza
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea