GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Kirolak > HERRI KIROLAK 2006-06-10
- Urrezko Aizkora
Nafarrak agertzen dira faborito Azpeitiko bi finaletan
·Olasagasti eta Nazabal neurtuko dira maila nagusiko lehian

DONOSTIA

Urrezko Aizkorako bi finaletan nafarrak dira faborito, baina gipuzkoarrak ez daude lo egoteko, eta lanak eman nahi dizkiete. Olasagastiren eta Nazabalen arteko dema izango da maila nagusian, eta Rekondoren eta Otaegiren artekoa, 23 urtez azpiko lehiaketan.

Maila nagusiko finala dotorea izan daiteke. Azkeneko urtebete honetan bai Olasagasti baita Nazabal ere goi mailako finaletan ibili dira, eta gaur ere horrela izango dira. Biek elkarren aurka joan den apirilaren 28an neurtu zituzten indarrak Lazkaon, final-laurdenetako ligaxkan, eta orduan Etxarrikoak irabazi zuen.

Olasagastik berak onartzen du nafarra dela faborito, baina bera ere ongi omen dago, eta gauzak zail jarri nahi dizkio. Ez du ahazten EuskalHerriko finala. Orduan ere Nazabal faborito garbia zen, baina igeldoarrak jantzi zuen txapela. Aurtengo Urrezko Aizkorak, gainera, ez du beste urteetakoekin zer ikusirik. Besteetan iraupeneko proba luzea bakarrik izaten baitzen. Aurten proba laburrak baina ugari dira, eta enborrekin ere kontuz ibili behar izaten da, proba batean adarren bat atereaz gero, segundo asko galtzeko arriskua baitago.

45 ontzakoa kolpeka moztuz hasiko dira aizkolariak lanean. Hori amaitutakoan, kana-erdiko bat zutik ebaki beharko dute. Ondoren, 45 ontzakoa erlojuz kontra moztu beharko dute. Ondorengo proban, bi 45 ontzako izango dituzte. Bat zutik eta bestea etzanda. Azken-aurreko proban, berriz, 60 ontzakoa etzanda moztu beharko dute, eta azkenik, lau kana-erdiko eta bi 60 ontzako izango dituzte zain.

23 urtez azpikoetan, berriz Rekondo eta Otaegi arituko dira aurrez aurre. Hemen ere nafarra aterako da faborito, Rekondo alegia, baina Otaegi ere gerra emateko asmotan plazaratuko da. Maila nagusian bezalaxe, final horretan ere hainbat proba egin beharko dituzte.

45 ontzakoa kolpeka moztuz ekingo diote lanari. Gero, 45 ontzakoa erlojuz kontra moztu behar izango dute. Hori amaitutakoan, 60 ontzakoarekin abiadura proba egin beharko dute, eta azkenik bi kana-erdiko eta bi 60 ontzako moztuko dituzte. Finala, Azpeitian ­Izarraitz pilotalekuan­ jokatuko dute gaur gauean, hamaiketan hasita.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Jendartea
Beothuk, azkenean, uretan da, San Lorenzo ibaiaren uretan
Jendartea
«En el Valle de Susa sólo nos queda curar nuestro territorio enfermo»
Jendartea
Las diputaciones de Bizkaia, Gipuzkoa y Araba estudian impugnar la Ley de Suelo
Euskal Herria
El grupo 18/98+ constata la «sangría» del juicio:«Estamos ya cumpliendo condena»
Euskal Herria
Rajoy acepta ahora reunirse con Zapatero si éste le llama
Euskal Herria
Xabier Oleaga pudo al fin ratificar su denuncia de torturas, tres años después
Ekonomia
La liquidación de la papelera de Legorreta podría dejar en la calle a 150 trabajadores
Kultura
En el yacimiento de Iruña-Veleia también han aparecido textos en euskara del siglo IV
Kirolak
Alemania arranca con fuerza y goles
Mundua
La fuerza naval israelí causa una masacre en una playa de Gaza
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea