GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Ekonomia 2006-09-09
Baionako portuaren kudeaketa Akitaniako Kontseilu Nagusiak hartu du bere gain
·Atzo izenpetu zuten hitzarmena Akitaniako ordezkariak eta Estatu frantsesekoak

BAIONA

2004ko legearen ondorioz, Estatu frantsesak kudeatzen zituen bigarren kategoriako portu guztiak dezentralizatuak izatea erabaki zen. Baionako portua bigarren kategoria horretan dagoela-eta, Akitania eskualdearen esku jarri dute. Segurtasuna, berriz, Estatu frantseseko zerbitzuen gain geratuko da. Francis Idrac Departamenduko prefetak eta Alain Rousset Akitania eskualdeko lehendakariak izenpetu zuten kudeaketarako hitzarmena.

Atzo bi agintariek aditzera eman zutenaren arabera, Estatu frantsesean dezentralizazio prozesua bururaino eramaten duen lehenengo portua da Baionakoa. Hala, urtero 4 milioi tona salgai jasotzen dituenez gero, kategoria horretako Estatu frantseseko bederatzigarren portua da. «2000. urtetik portuaren zirkulazioak gora egin du, eta gaur egun egonkortua dago. Portuek toki garrantzitsua dute garapen ekonomikoan, eta gure xedea Baionakoa garatzea da», argitu zuen AlainRoussetek. Horrenbestez, AHT proiektua aipatzen den une honetan, Akitaniaren nahia errepidetik eramaten diren salgaiak trenez eta itsasoz garraiatzeko baliabideak garatzea da.

«Garraioaren prezioak gora eginen du, eta hein horretan, Baionako portua Pasaiakoarekin batera leku garrantzitsua izanen dute», nabarmendu zuen azkenik.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Iritzia
Harresiak ez du erantzukizuna estali
Euskal Herria
Garzón vuelve a amenazar con medidas penales a los mahaikides
Euskal Herria
Más de 2.000 voces contra la política carcelaria del PSOE
Ekonomia
Fallece un trabajador en Angelu al registrarse una explosión en un tanque
Mundua
Hogei hildako Kabulen egin duten erasorik larrienean
Kultura
Max Von Sydow y Matt Dillon son los actores que recibirán los premios Donostia
Kirolak
Samuel «kamikaze» Sánchez logra el triunfo que perseguía Euskaltel
Jendartea
Lakua permite que no se cumpla la Ley de Igualdad en Hondarribia
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss