GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Mundua 2006-09-09
Hogei hildako Kabulen egin duten erasorik larrienean
Atentatu ikaragarria egin zuten atzo goizean Kabul Afganistango hiriburuan, 2001ean talibanek Gobernua utzi behar izan zutenetik larriena. Gutxienez hogei pertsona hil eta beste 31 zauritu ziren, AEBetako Enbaxadatik gertu egindako erasoan. NATOk beste 2.000 soldadu eskatu ditu.

KABUL

Inoiz baino okerrago dago Afganistan indar okupatzaileentzat. Azken hilabeteotan, talibanen eta beren aliatuen erasoak ugaldu egin dira; orain, berriz, eraso horien larritasuna areagotu egin da, hiriburuko hirigunera iritsi baitira matxinoak, segurtasun neurri gehien dituzten lekuetara.

Atzoko eraso suizida, estatubatuarren konboi baten aurkakoa, AEBek herrialdea 2001ean inbaditu zutenetik egin duten larriena da. Kamikazeaz gain, hamazazpi afganiar eta AEBetako bi militar hil ziren. Beste bi estatubatuar oso larri daude bart. Leherketa AEBetako Enbaxadatik 100en bat metrora gertatu zen, nahiz eta bertan segurtasun neurriak oso zorrotzak diren.

Hiriburuan bertan, joan den astelehenean beste eraso suizida bat egin zuten okupatzaileen aurka: britainiar bat hil zen, eta lau afganiar. Atzo, Farah mendebaldeko eskualdean, Italiako konboi baten aurkako erasoa egin zuten: lau zauritu.

Bestalde, hegoaldean aurrera doa Marmoka Operazioa. Ed Butler britainiar tropen buruak atzo esan zuen: «Borrokak oso gogorrak dira. Borroken indarra eta ankerkeria Iraken egunez egun ikusi dudan baino askoz handiagoak dira». Hitz horiek iritsi dira NATOk beste 2.000 soldadu eskatu ostean.

Baina soldadu gehiago edukitzeak nekez konponduko du atzo “Le Monde” egunkariak aipatzen zuen arazoa. DGSE zerbitzu sekretu frantsesak oso kezkatuta daude, gero eta atzerritar gehiago iristen baita Afganistanera eraso suizidak egiteko asmoarekin. Horrek, jakina, Parisek herrialde osoan eta hiriburuan bertan dituen ia mila soldaduen arriskua areagotu egiten du.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Iritzia
Harresiak ez du erantzukizuna estali
Euskal Herria
Garzón vuelve a amenazar con medidas penales a los mahaikides
Euskal Herria
Más de 2.000 voces contra la política carcelaria del PSOE
Ekonomia
Fallece un trabajador en Angelu al registrarse una explosión en un tanque
Mundua
Hogei hildako Kabulen egin duten erasorik larrienean
Kultura
Max Von Sydow y Matt Dillon son los actores que recibirán los premios Donostia
Kirolak
Samuel «kamikaze» Sánchez logra el triunfo que perseguía Euskaltel
Jendartea
Lakua permite que no se cumpla la Ley de Igualdad en Hondarribia
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss