GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Iritzia > Editoriala 2006-09-09
Harresiak ez du erantzukizuna estali

Aaurten ere Jaizkibel konpainiaren kontrako oihuak eta irainak nagusitu dira Hondarribian. Badirudi egun hauetan askoren ardura nagusia, jaiaren ordez, beren gustukoa ez denaren kontra ekitea dela eta Hondarribiaren irudi kaskarra ematea. Irudi beltza, iaz eta aurten bezala. Atzo ere Hondarribiko jaiegun nagusia egun beltza bilakatu zen. Alarde mistoaren aldeko lagunek, ertzainak inguruan zituztela joan beharra gutxi balitz bezala, tunel beltz batean sartzen ikusi zuten beren burua, edo hala ikusarazi nahi zieten alarde sexistaren aldekoek, hautatu duten bidea beltza dela adierazteko-edo. Arazoa konpontzeko modu bitxia erakutsi zuten hala: harresiak eraikitzea, bizkarra ematea. Benetan lotsagarria. Askatasunaren alderantzizkoa, hain zuzen, askatasuna harresiak botatzea baita, inola ere ez eraikitzea. Beharbada harresi beltz horiek lotsa ezkutatzeko behar zituzten, edo beldurra. Beldurra etorkizunari. Izan ere, pentsaezina da datozen belaunaldiek gorrotoan eta arrazionaltasun ezean bizitzea. Baina balio horiek jaso ez ditzaten bitartekoak jarri behar dira, eta hori ez da bakan batzuen lana.

Alardearen inguruko istiluak,ordea, ez dira egun bateko kontua, ez da Arartekoaren eta Emakundeko zuzendariaren deklarazioekin huskeria bat balitz bezala igarotzen den kontu ñimiñoa. Nabarmena da alderdien prentsaurreko presazko eta jendetsuen falta. Eskandalagarria Lakuako Gobernuak erreakziorik ez izatea, eta, batez ere, neurriak ez hartzea. Aldez aurretik neurriak ez hartzea. Nabarmena, are ozenagoa, Ibarretxek, oraindik orain Wantari Maathai Nobel saridunaren ondoan euskal emakumeentzako paper nagusia eskatu zuenak, Hondarribiko gertakari tamalgarriez deus ez esatea. Hondarribian urtero gertatzen dena eskubideen kontrako eraso laidogarri eta umilgarria dela ez esatea.

Horiengan dago erantzukizun nagusia, oinarrizko eskubideak bermatu behar dituzten horiengan. Berdintasunaren Legea betearazi behar dutenengan. Eta erantzukizun politiko horri aurre egin behar diote. Legea urratuko dutela jakinda ez dira gauza izan ­ez dira ausartu edo ez dute nahi izan­ ezer egiteko. Eta hori prebarikazioa da. Ez du balio esatea herritarren kontra ezin dela ezer egin. Edozeinen eskubideak urratzen direnean, beste aldera begiratu gabe, hura galarazi egin behar da. Justizia, prestutasun eta sinesgarritasun kontua ere bada. -


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Iritzia
Harresiak ez du erantzukizuna estali
Euskal Herria
Garzón vuelve a amenazar con medidas penales a los mahaikides
Euskal Herria
Más de 2.000 voces contra la política carcelaria del PSOE
Ekonomia
Fallece un trabajador en Angelu al registrarse una explosión en un tanque
Mundua
Hogei hildako Kabulen egin duten erasorik larrienean
Kultura
Max Von Sydow y Matt Dillon son los actores que recibirán los premios Donostia
Kirolak
Samuel «kamikaze» Sánchez logra el triunfo que perseguía Euskaltel
Jendartea
Lakua permite que no se cumpla la Ley de Igualdad en Hondarribia
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss