2006-09-09
Harresiak ez du erantzukizuna estali
Aaurten ere Jaizkibel konpainiaren kontrako oihuak eta irainak nagusitu dira Hondarribian. Badirudi egun hauetan askoren ardura nagusia, jaiaren ordez, beren gustukoa ez denaren kontra ekitea dela eta Hondarribiaren irudi kaskarra ematea. Irudi beltza, iaz eta aurten bezala. Atzo ere Hondarribiko jaiegun nagusia egun beltza bilakatu zen. Alarde mistoaren aldeko lagunek, ertzainak inguruan zituztela joan beharra gutxi balitz bezala, tunel beltz batean sartzen ikusi zuten beren burua, edo hala ikusarazi nahi zieten alarde sexistaren aldekoek, hautatu duten bidea beltza dela adierazteko-edo. Arazoa konpontzeko modu bitxia erakutsi zuten hala: harresiak eraikitzea, bizkarra ematea. Benetan lotsagarria. Askatasunaren alderantzizkoa, hain zuzen, askatasuna harresiak botatzea baita, inola ere ez eraikitzea. Beharbada harresi beltz horiek lotsa ezkutatzeko behar zituzten, edo beldurra. Beldurra etorkizunari. Izan ere, pentsaezina da datozen belaunaldiek gorrotoan eta arrazionaltasun ezean bizitzea. Baina balio horiek jaso ez ditzaten bitartekoak jarri behar dira, eta hori ez da bakan batzuen lana.>>>
Aurreko editorialak
2006-09-08
- El «new labour» ante la sucesión de Blair
2006-09-07
- Calma, perseverancia y compromiso
|