GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Ekonomia 2006-09-09
Udalaren jarrera salatu du Ammako batzordeak
Amma Asistencialeko enpresa batzordeak adierazi du azken astean bakarrik Iruñeko Udalari biltzeko deia hiru aldiz egin diola eta horrek gonbidapena ukatu duela. Batzordearen esanetan, ezinbestekoa da bilera hori egitea lan-baldintzak negoziatu ahal izateko eta arazoa konpontzeko Udalarekin eta enpresarekin hitz egin behar duelako.

IRUÑEA

Udalak ez duela berekin bildu nahi salatu zuen Amma Asistencialeko enpresa batzordeak, Iruñeko Udaleko Etxez Etxeko Arreta Zerbitzuaren esleipena duenak. «Azken astean hiru aldiz deitu diegu eta ezetz erantzun digute», azaldu zuen enpresa batzordeko lehendakari Pili Errok.

Horiek hala, Iruñeko Udalak jarrera hori izaten jarraituz gero, mobilizazioak egingo dituztela jakinarazi zuen enpresa batzordeko lehendakariak. Seguruenik lan-utzialdiak izango dira.

Errok argitu zuen: «Dugun lan arazoa konpontzeko Udalarekin eta enpresarekin hitz egin behar dugu, baina Udalak esan du enpresarekin negoziatzen badugu, ez dela gurekin bilduko». «Ammarekin 2006ko lan-baldintzak ari gara negoziatzen, eta Udala 2007ko urtarriletik aurrerako zerbitzua esleitzeko baldintza-orria egiten ari da. Ezinbestekoa da Udalak batzordearekin 2007ko eta ondorengo urteetarako lan-baldintzen gaineko akordioak hartzea eta akordio horiek baldintza-orrian eta arlo ekonomikoan islatzea», esan zuen Peio Lasa ESK-koak.

Era berean, orain arte Ammarekin izandako harreman bakarra proposamenak trukatzeko izan dela azaldu zuten.

Batzordeak, besteren artean, honako eskatzen du 2007tik aurrerako: 7 orduko lanaldia astelehenetik ostiralera, etxez etxeko langileentzat urteko 16.800 euroko soldata gordina eta bulegokoentzat 26.600 eurokoa.

Beste alde batetik, Iruñeko Udaleko langileen batzordeak elkartasuna adierazi die Ammako langileei.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Iritzia
Harresiak ez du erantzukizuna estali
Euskal Herria
Garzón vuelve a amenazar con medidas penales a los mahaikides
Euskal Herria
Más de 2.000 voces contra la política carcelaria del PSOE
Ekonomia
Fallece un trabajador en Angelu al registrarse una explosión en un tanque
Mundua
Hogei hildako Kabulen egin duten erasorik larrienean
Kultura
Max Von Sydow y Matt Dillon son los actores que recibirán los premios Donostia
Kirolak
Samuel «kamikaze» Sánchez logra el triunfo que perseguía Euskaltel
Jendartea
Lakua permite que no se cumpla la Ley de Igualdad en Hondarribia
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss