GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Euskal Herria 2006-09-09
ETAri buruz oraindik ezer esatekorik ez du Rubalcabak
Orain arte garrantzizko ezer esaterik ez zeukala ulertarazi, eta Diputatuen Kongresuko talde parlamentarioei hil honetan ETArekiko harremanen gaineko informazioa helaraziko diela adierazi zuen, atzo, Alfredo Perez Rubalcabak. Hala ere, taldeok «gauzak nola dauden jakin» badakitela gaineratu zuen.

MADRIL

Barne ministro espainolak berretsi egin zuen iraila amaitu aurretik Kongresuko talde guztiei Gobernuaren eta ETAren arteko elkarrizketa prozesuaren gaineko informazioa emango diela, hil honetan zerbaiten berri ematerik izango duela argudiatuta. Hala ere, gaineratu zuen talde horietako eledunekin uneoroko harremana duela: «Gauzak nola dauden esaten diet. Egun bateko argazki batetik haratago doan harremana daukagu, etengabea, eta, horrenbestez, taldeek jakin badakite gauzak nola dauden». Hain justu, herenegun bi talde parlamentarioko bozeramaileekin hitz egin zuela jakinarazi zuen.

Ministroen Kontseiluko bileraren ostean egin zituen adierazpenok, Maria Teresa Fernandez de la Vega presidenteordearekin eginiko agerraldian. Kazetariek galdetu zioten gaiari buruz, eta Alfredo Perez Rubalcabak erantzun zuen nahiago duela hitz gutxikoa izan ETArekiko harremanez mintzatzean, Jose Luis Rodriguez Zapaterok berak eskatu zuen modura. Presidente espainolaren ohiko esaldi bat ere baliatu zuen, gainera:«Prozesua luzea, gogorra eta zaila izango da».

Gai horretaz ez zuen gehiago esan, baina bai mintzatu zen bezperan, Auzitegi Nazionalean, Iñaki Bilbao presoak Alfonso Guevara eta Baltasar Garzon epaileei egindako meha- txuen inguruan. «Beti entzun izan nauzue psikopatologiez hizketan, eta atzo [herenegungoagatik] espainolek ikusi zutena horixe da:Zuzenbide Estatuan legeen bitartez aurre egiten zaion psikopatologia bat», esan zuen, eta honakoa gehitu:«Muturreko jokaerak dira, desatseginak, jazarri beharrekoak eta ahaztu behar ez direnak. Hori argi geratzea nahi dut».

«Ez da gainerakoen adierazle»

Hala ere, hori ez dela EPPKren jokamoldearen adierazgarri nabarmendu zuen:«Ez da Go- bernuak duen informazioa. Iru- ditzen zait psikopatologia bat dela. Horrek ez du esan nahi gainerako presoak... Azken batean, delituak dituzte eta terroristak dira».

Extremadurako presidente Juan Carlos Rodriguez Ibarrak (PSOE) bestelako irakurketa egin zuen Bilbaok bi epaileei esandakoaz. Hark azaldu zuen: «ETAren taktika bat da jende arriskutsua dela frogatzeko. Antzerkia egiten dute, ‘ematen dugun baino zitalagoak gara’, ‘ateratzen bagara hiltzeko prest gaude’ eta ‘hiltzen ez badugu ez dugulako nahi da’ esanez, eta, beraz, ‘zuek prezio politikoa ordaindu behar duzue hiltzeari utz diezaiogun’. Hori da helarazi nahi diguten mezua».

Hala ere, agertu zuen «ETA nahikoa porrot eginda» dagoela eta «erraza» dela hura amaitzea «lasaitasuna izaten badugu, eta Gobernuaren politikarekin ulerkorrak bagara».

Alde horretatik, zenbaitzuk Jose Luis Rodriguez Zapatero estutzen ari direla nabarmendu zuen, «gertatu ez diren gauzak esanez [presoen kaleratzea eta Nafarroa aipatu zituen]. Gobernuko presidenteak eskubidea dauka jende hori amaitzeko ahalegina egiteko».



Creada la Dirección General de Apoyo a las Víctimas
GARA

MADRIL

El Consejo de Ministros aprobó ayer la creación de la Dirección General de Apoyo a Víctimas del Terrorismo, en el seno del Ministerio de Interior, que agrupará todas las unidades que en este momento existen en la Administración del Estado para atender al colectivo de «víctimas». Al frente de este nuevo órgano estará José Manuel Rodríguez Uribes, que hasta ahora era director de la Oficina del Alto Comisionado de Apoyo a las Víctimas del Terrorismo. Precisamente, ayer cesó en ese último cargo Gregorio Peces-Barba, que se marcha «con la satisfacción del deber cumplido» y el «profundo agradecimiento» del Ejecutivo español, según declaró la vicepresidenta primera, María Teresa Fernández de la Vega.

De la Vega calificó de «acertada» esta nueva Dirección General, que reordenará los servicios de atención a las «víctimas» con un «caracter más integral y más coordinado».


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Iritzia
Harresiak ez du erantzukizuna estali
Euskal Herria
Garzón vuelve a amenazar con medidas penales a los mahaikides
Euskal Herria
Más de 2.000 voces contra la política carcelaria del PSOE
Ekonomia
Fallece un trabajador en Angelu al registrarse una explosión en un tanque
Mundua
Hogei hildako Kabulen egin duten erasorik larrienean
Kultura
Max Von Sydow y Matt Dillon son los actores que recibirán los premios Donostia
Kirolak
Samuel «kamikaze» Sánchez logra el triunfo que perseguía Euskaltel
Jendartea
Lakua permite que no se cumpla la Ley de Igualdad en Hondarribia
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss