Oihana LLORENET
Hondarribiak 30 urtean ahaztu ez duen heriotza
Malko eta oroitzapen garratzak. Horrela laburbilduko zuten hondarribiarrek 1976ko irailaren 8a. Egun horretan, Guardia Zibilak Jesus Mari Zabala irundarra hil zuen Hondarribikokaleetan, jaietan, jende andanaren artean. 30 urte geroago, senide eta lagunek ez dute egun hori ahaztu. Malko eta oroitzapen garratzak. Horrela laburbilduko zuten hondarribitarrek 1976ko Irailaren 8a. Egun horretan Guardia Zibilak Jesus Mari Zabala irundarra hil zuen jaietanzegoen Hondarribiko kaleetan, jende andanaren artean. 30 urte geroago senide eta lagunek ez dute egun hori ahaztu.
hemen Zabala hil zu--ten». Hori dio hondarribiarrek Zabalaren Txokoa deitzen duten lekuan. Atzo, eguerdiko hamabietan, ehunka lagun biltzen hasi zen bertan. Txilibituak, danborrak, zapi gorriak lepoetan... Hondarribiko jaiegun nagusiaren seinaleak. Paretan, Hondarribiko bandera, eta bertan, Jesus Mari Zabalaren argazkia eta krabelin gorria itsatsirik. Ondoan ikurrin handi bat, eta bertan, heriotza data. 1976ko irailaren 8a. Atzo, 30 urte.Zabalarena ez zen garai horietan poliziakideen tiroen erruz gertatutako heriotza bakarra izan. Baina oso barneratua dago hondarribiarren gogoan. Besteren artean, jaietan gertatu zelako oldarraldia. Atzo, ezker abertzalearen izenean hondarribiar batek hartu zuen hitza, eta denborak ahantzarazi ez duen pasartea gogorarazi zuen. «Hondarribiko Ama Birjinaren egunean, goizetik, indar armatuak agertu ziren herrian, haien jarrera probokatzailearekin», adierazi zuen. Eguna jai giroan igaro bazuten ere, arratsaldean, San Pedro kaletik (herriko kale nagusietako bat) 200 bat lagunek Amnistiaren aldeko manifestazio bat hasi zutela azaldu zuen; baina ezin izan zuten burutu Guardia Zibilak manifestarien kontra gogor egin baitzuen. «Balarik gabeko armak, gas negar-eragileak, borrak... guztia erabili zuten San Pedro kalean zegoen jendetzaren aurka», azaldu zuen. «Beldurra eta ikara izan zen nagusi kalean, eta jendea zauriturik eta kolpatua izkina guztietan aurki zitekeen», adierazi zuen. 30 urte igaro badira ere, oraindik ez dago argi nola gertatu zen Zabalaren heriotza. Batzuen ustez, Guardia Zibilak jakin zuen Zabalak manifesta- zioan parte hartu zuela, eta haren atzetik joan zen. Beste batzuek diote Zabalak, Guardia Zibila gazte bat kolpatzen ari zela ikusita, gaztea laguntzeko asmoz, poliziakidea aulki batekin kolpatu zuela eta ihesari ekin ziola. Guardia Zibila orduan haren atzetik irten zen korrika, eta bizkarrean tiro egin zion. Kontua da, azkenik, 1976ko gau horretan Zabalak bizitza galdu zuela. Jesus Mari Zabala irundarra zen, eta 25 urte zituen hil zutenean; Ingeniaritzako ikasle eta langilea zen. Euskal Herriaren eta langileriaren eskubideen aldeko lanetan sutsu zebilen. Heriotzak erantzun zabala izan zuen Bidasoaldeko eskualdean. Biharamunean, lorez estalita agertu zen Zabalaren txokoa. «Negar giroa eta herriko barne min garratza» sumatzen zela esan digute haren lagunek. Manifestazio jendetsuak izan ziren hurrengo egunetakoak, eta Irunen inoiz izan den greba orokor zabalena egin zuten bizilagunaren heriotza salatzeko. Atzo, 30 urte geroago, senide eta lagunek, Hondarribiko ezker abertzalearekin batera, omenaldi xumea eskaini nahi izan zioten eraildako irundarrari. Ohorezko agurra dantzatu eta lore sorta ugari eman zieten Zabalaren senideei. Herriko presoak ere ez zituzten ahaztu, eta haien familiakoak ere omendu zituzten ekitaldian. Bukatzeko, “Eusko gudariak” abestu zuten eta irrintzi artean krabelin gorriak utzi zituzten Zabalaren Txokoan. Hondarribiko egun nagusia bazen ere, atzo ordu erdiz algarak albo batera utzi eta malko eta oroitzapen garratzak nagusitu ziren. Jesus Mari Zabalaren oroitzapena zuten buruan, baita hura bezala Poliziaren eskuetan hildako euskal herritar guztienak ere. -
|