- Amateur:Goierriko Itzulia
Wyss suitzarrak Salas gainditu zuen Zumarragan
·Saunier taldekoak eta bizkaitarrak Pena, Olano eta Arce atzean utzi zituzten Eizagan
BILBO
Saunier Duval taldeko Marcel Wyss suitzarrakEder Salas (Cafe Baque) eta Jon Pena (Alfus-Tedes) menderatu zituen Zumarragan, eta Goierriko Itzuliaren aurreneko liderra da. Ibilbide menditsuak eta beroak eragina izan zuten, eta lasterketa apurtu egin zen.Izan ere, 18 txirrindularik proba utzi zuten. Helmugan ere, ez zen tropelaren aztarnarik heldu, hainbat multzo baizik. Wyss eta Salas batera iritsi ziren eta suitzarrak bizkaitarra gainditu zuen esprintean. Bi txirrindulari horiek eta Penak, Olano gazteak (Belca) eta Arcek (Lizarte) tropeletik ihes egin zuten Atagoiti eta Eizaga mendateen bigarren itzulian. Hasieratik izan ziren lehian parte-hartzaileak, baina bost karrerista horiek nagusitu ziren Atagoitin. Eizagan, berriz, helmugatik bi kilometrora, Wyss eta Salas eta multzoko indartsuenak izan ziren. Txirrindulariek beste etapa menditsu bat izango dute
gaur. Izan ere, 3. mailako Santa Barbara gainean bukatuko dute lana. Gainera,
Azkarate, Udana, Santa Barbara bera, hiru horiek bigarren mailakoak, eta
Atagoiti igoko dituzte helmugara iritsi baino
lehen.
Reig gailendu da Urdulizen Ruben Reig (Würth) nagusitu zen atzo, Euskaldun
Txapelketaren Urdulizko 92,5 kilometroko lasterketan. 37 txirrindulari besterik
ez zen atera 13k amaitu zuten eta antolakuntzak ibilbidea itxi zuen.
Salamancan, berriz, David Gutierrezek (Camargo) Juan Carlos Escamez (Garcamps)menderatu zuen itzulian. Delio Fernandez (Caja Rural) 4. sailkatu zen. Azken saioan, Odriozola (Bidelan)2. izan zen.
|