GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Kirolak > PILOTA 2006-09-09
Lau aurrelari elkarren aurka Sanmateoetan
·Titin III.a-Gonzalez eta Bengoetxea VI-Olaizola II.a izango dira aurrez aurre

DONOSTIA

Logroñoko Sanmateoak dira udako azkeneko torneorik garrantzitsuena, eta Aspek eta Asegarcek atzo eman zuten horren berri. Enpresa bakoitzak aurrelariz osaturiko bikote bana jarriko du lehian torneoko partida berezian; eta bikoteka, aldiz, hiruna bikote izango dituzte aurrez aurre. Lehiaketa irailaren 16an hasiko da, eta 24an amaitu.

Aurrelariz osatutako bikoteen aurkako lehiak ez dira berriak. Orain arte emaitza ona izan dute, betiere zaleei begira, eta formula hori errepikatu nahi izan dute enpresek. Hala, irailaren 20an Titin III-Gonzalez eta Bengoetxea VI-Olaizola II.a izango dira nor baino nor Adarraga pilotalekuan. Titin III.ak eta Bengoetxea VI.ak aurrelari lanak egingo dituzte; eta Gonzalezek eta Olaizola II, ostera, atzelariarenak.

Binakakoari dagokionez, Titin III-Goñi III.a, Martinez de Irujo-Eulate eta Xala-Pascual izango dira Asperen ordezkariak; eta Asegarcerenak, berriz, Olaizola II-Otxandorena, Bengoetxea VI-Patxi Ruiz eta Olaizola I-Beloki.

Bikoteak bi multzotan banaturik daude. Lehenengoan, Olaizola II-Otxandorena eta Bengoetxea VI-Patxi Ruiz izango dira aurrez aurre hilaren 16an. Titin III.ak eta Goñik neurketa horretako galtzaileen aurka jokatuko dute hilaren 18an; eta irabazleen aurka, berriz, hilaren 22an. Bigarren multzoan, ostera, Olaizola I-Beloki eta Xala-Pascual nor baino nor izango dira hilaren 17an. Galtzaileek Irujoren eta Eulateren kontra jokatuko dute egun bi geroago; eta irabazleen aurka, aldiz, hilaren 21ean. Finala hilaren 24an jokatzekoa dute.

Bestalde, hilaren 23an, Aspek eta Asegarcek zehaztu ez duten bikote bik jokatuko dute.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Iritzia
Harresiak ez du erantzukizuna estali
Euskal Herria
Garzón vuelve a amenazar con medidas penales a los mahaikides
Euskal Herria
Más de 2.000 voces contra la política carcelaria del PSOE
Ekonomia
Fallece un trabajador en Angelu al registrarse una explosión en un tanque
Mundua
Hogei hildako Kabulen egin duten erasorik larrienean
Kultura
Max Von Sydow y Matt Dillon son los actores que recibirán los premios Donostia
Kirolak
Samuel «kamikaze» Sánchez logra el triunfo que perseguía Euskaltel
Jendartea
Lakua permite que no se cumpla la Ley de Igualdad en Hondarribia
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss