GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Ekonomia 2006-09-21
Batasunak Reckitten geroa bermatzeko plana plazaratu du

BILBO

Batasunak proposamen bat plazaratu zuen atzo, Reckitt Benckiser multinazionalak Gueñesen duen lantegia ixteko erabakiak sorturiko egoerari aurre egiteko asmoz eta horrelakorik berriro gerta ez dadin.

Mikel Etxaburu eta Eusebio Lasa mahaikideek Bilbon nabarmendu zutenez, «lehiakortasun galera» argudiatuz alde egiteko erabakiaren erantzukizuna enpresarena berarena da, baina baita Lakuako Gobernuarena eta Bizkaiko Diputazioarena. «Bi administrazio horien politika ekonomiko eta industrial neoliberalaren ondorio argia da», esan zuten.

Mahaikideek salatu zuten: «Eskuineko politika honekin, gure ehun ekonomikoa eta industriala eta gure sektore estrategikoak enpresa pribatu eta multinazionalen eskuetan uzten ari dira». Egoera horri buelta emateko, konpromiso zehatzak eskatu zizkieten Lakuari eta Diputazioari. Lehenik eta behin, politika ekonomiko eta industrial publikoaren alde egiteko exijitu zieten.Era berean, deslokalizazioari aurre egiteko plan zehatza garatzeko, eragile sozial, sindikal eta politikoekin adostutakoa. «Halaber, Europan lan zuzenbide esparru berria eraikitzeko eskatzen dugu, lan eskubideak eta sindikalak bermatuko dituena, baita gutxieneko soldata duina eta babes sozial eta kalitatezko enplegu egonkorrerako eskubidea ere», jakinarazi zuten.

Bermeak

Gasteizko Gobernuaren eta Bizkaiko Diputazioaren eskuetan dauden bitartekoak erabilita, Reckitt enpresaren Gueñeseko lantegiaren etorkizuna eta egungo lanpostuak bermatzeko eskatu zieten.

Eskatutako konpromiso guztiak lantegiko batzordearekin eta Euskal Herriko gizarteko, sindikatuetako eta politikako eragileek parte hartuta eztabaidatu eta martxan ipintzeko exijitu zuten.

Proposamena Reckitteko langileen ordezkaritzari azaltzeko asmoa dutela adierazi zuten eta horretako aurki bilera izango dutela esan.

Reckittek jakinarazitako itxierari aurre egiteko «alternatibak» sortuko direla esan zuen Juan Jose Ibarretxe lehendakariak Urduñan. Aurreko batean egindako adierazpenen ildotik, atzo ere, lanpostu gehiago sortuko dituztela adierazi zuen.

Bizkaiko Diputazioko Julio Artetxe Enplegu diputatua multinazionalaren zuzendaritzako kideekin bildu zen, eta adieraz zuenez, Gueñesko industria birsor dadin «laguntzeko prest» daude.

PSE alderdiak, beste alde batetik, langileen aldeko mozio bat izapidetzeko ez onartzea leporatu zion Koldo Artaraz alkateari.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Iritzia
Deslokalizazioa ez da arazo berria
Euskal Herria
Los firmantes del Acuerdo Democrático, preocupados por la demora de la mesa
Euskal Herria
Numerosos testigos exculpan a los dos detenidos por la Ertzaintza en Errenteria
Ekonomia
Más de 32.000 puestos directos dependen de las multinacionales
Ekonomia
Fallece un operario en Lesaka al caer desde diez metros
Mundua
La derecha trata de capitalizar el malestar apelando a la insurrección del 56 en Hungría
Mundua
Chávez llama «diablo» a Bush y le acusa ante la ONU de apoyar el «terrorismo»
Kultura
La suerte esta echada
Kirolak
Jon Odriozolak osatuko du Euskaltel Euskadiko kirol zuzendaritza berria
Kultura
La suerte esta echada
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss