GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Iritzia > Editoriala 2006-09-21
Deslokalizazioa ez da arazo berria

Reckitt Benckiser multinazionalak Gueñesen duen instalazioa ixteko erabakia iragarri duenetik deslokalizazioa arazo handia bihurtu dela eman lezake. Reckitt Benckiserren itxierak, Landabengo Volkswageneko arazoak, enpresa haren mehatxuek... jende askori Euskal Herrian multinazionalen menpe egoteak dakarren arriskuari errepararazi bide diote. Hala ere, arrisku hori, multinazionalek langileei dakarkien egoera ahula, deslokalizazioaren errealitatea ez dira gaurkoak, ez orain dela zenbait hilabetetakoa ere. Ez da inork ezin espero zuen fenomenoa, ezta halako multinazionalaren bideragarritasun faltak eragina. Euskal sindikatuek eta gizate mugimenduek behin eta berriz ohartarazi izan dute multinazionalen menpekotsunak Euskal Herrian sortzen duen lan prekarietateaz. Ana Agirre Lakuako Gobernuko Industria sailburuak Reckitt Benckiserrena «deslokalizazio peto-petoa» dela esan zuen, «Euskal Herrian gertatu diren lehenetarikoa», baina datu egoskorrek kasu ugari biltzen dituzte: Ericcsson, Cabot, Winkler, Ruwel, Legett and Planerr, Sanyo...

Esandako arrisku horren tamaina ez da txantxetakoa. GARAren kalkuluen arabera, Euskal Herrian gutxienez 32.000 lanpostu zuzen daude multinazionalen menpe. Eta kopuru hori biderkatu egiten da zeharkako lanpostuak kontuan hartuta. Hartara, 130.000 langiletik gora daude Euskal Herrian oso urrun hartzen diren erabakien menpe, eta erabaki horiek errentagarritasun ekonomikoa baino ez dute aintzat hartzen. Konpainia horiek ez dituzte batere arduratzen ezartzen diren lekuetako gizarte onurek; ez dute enplegua bermatzen, ezta haren jarraikortasuna, Kooperazio eta Garapenerako Erakundearen dekalogoa inondik inora bete gabe. Enpresa-etikaren gaineko aldarrikapen arranditsuak egin zaleak dira: beren langileekiko elkarrizketa eta errespetua... Baina euren praktikak, euren ohiko jokaerak, enpresa eta etika hitzak, beren kasuan behinik behin, ez direla bateragarriak ondorioztatzera garamatza.

Egoera larri horretan administrazioek ez dute ahalegin handirik egin, ez dute deslokalizazioaren kontrako neurririk hartzen; aitzitik, arazo horren kausa ­eredu neoliberalarekin batera, jakina­ administrazioen industria politika da, multinazionalen xantaia onartzen baitute laguntzak eman eta zergak murriztuz, eta ez dugu ahaztu behar diru publikoaz ari garela. Arazo larri horri aurre egiteko neurri zorrotzak baino zerbait gehiago beharko da.-


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Iritzia
Deslokalizazioa ez da arazo berria
Euskal Herria
Los firmantes del Acuerdo Democrático, preocupados por la demora de la mesa
Euskal Herria
Numerosos testigos exculpan a los dos detenidos por la Ertzaintza en Errenteria
Ekonomia
Más de 32.000 puestos directos dependen de las multinacionales
Ekonomia
Fallece un operario en Lesaka al caer desde diez metros
Mundua
La derecha trata de capitalizar el malestar apelando a la insurrección del 56 en Hungría
Mundua
Chávez llama «diablo» a Bush y le acusa ante la ONU de apoyar el «terrorismo»
Kultura
La suerte esta echada
Kirolak
Jon Odriozolak osatuko du Euskaltel Euskadiko kirol zuzendaritza berria
Kultura
La suerte esta echada
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss