2006-09-21
Deslokalizazioa ez da arazo berria
Reckitt Benckiser multinazionalak Gueñesen duen instalazioa ixteko erabakia iragarri duenetik deslokalizazioa arazo handia bihurtu dela eman lezake. Reckitt Benckiserren itxierak, Landabengo Volkswageneko arazoak, enpresa haren mehatxuek... jende askori Euskal Herrian multinazionalen menpe egoteak dakarren arriskuari errepararazi bide diote. Hala ere, arrisku hori, multinazionalek langileei dakarkien egoera ahula, deslokalizazioaren errealitatea ez dira gaurkoak, ez orain dela zenbait hilabetetakoa ere. Ez da inork ezin espero zuen fenomenoa, ezta halako multinazionalaren bideragarritasun faltak eragina. Euskal sindikatuek eta gizate mugimenduek behin eta berriz ohartarazi izan dute multinazionalen menpekotsunak Euskal Herrian sortzen duen lan prekarietateaz. Ana Agirre Lakuako Gobernuko Industria sailburuak Reckitt Benckiserrena «deslokalizazio peto-petoa» dela esan zuen, «Euskal Herrian gertatu diren lehenetarikoa», baina datu egoskorrek kasu ugari biltzen dituzte: Ericcsson, Cabot, Winkler, Ruwel, Legett and Planerr, Sanyo... >>>
Aurreko editorialak
2006-09-20
- Ampliar el universo televisivo en euskara
2006-09-19
- NDF: erreformak ez dira nahikoa
|