GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Kirolak > CICLISMO 2006-09-21
- Aurkezpena
Jon Odriozolak osatuko du Euskaltel Euskadiko kirol zuzendaritza berria
·Bi urterako sinatu du Igor Gonzalez Galdeanoren filosofiarekin erabateko adostasuna agertuta

DONOSTIA

Jon Odriozola akordio batera iritsi da Miguel Madariagarekin, eta Euskaltel Euskadi taldeko hiru zuzendarietako bat izango da datozen bi urteetan. Modu horretan, taldeak hiru arduradun izango ditu ­Gorka Gerrikagoitia, Xabier Carbayeda eta Odriozola bera­ eta Igor Gonzalez Galdeanok erabakiko du lasterketa bakoitzean zein izango den taldearen gidaritza hartzeko hautatua. Akordioa oraindik ahozkoa da, baina oñatiarrak datozen egunotan sinatuko du kontratua.

«Igorren filosofiarekin bat nator. Talde lana da benetan indartu behar dena. Ni beti izan naiz taldearentzako lana egin behar izan duen txirrindularia, eta asko gustatu zait Igorrek planteatzen duen lan egiteko modua. Hori izan da proiektu honetan sartzeko nire arrazoi nagusia. Badakit txirrindulari bakoitzak, zuzendari bakoitzak eta Igorrek berak ere taldearen onerako lan egingo duela», adierazi zuen Jon Odriozolak Euskaltel eta Bidelan taldeen arteko akordioa sinatu eta Lander Aperribai txirrindulari gaztearen aurkezpena egiteko balio izan zuen ekitaldian.

Berrikuntza asko bateratu zituen, beraz, Gipuzkoako Foru Aldundiaren egoitzan egindako aurkezpenak, baina guztiek harrobiko lanarekin zerikusia zuten. Eta harrobiaren berri asko daki bi urtez Orbeako zuzendari lanetan ibili den Odriozolak. «Oso argi daukat Orbea beharrezkoa dela, eta oso argi daukat Bidelan ere behar dugula. Beheko eta goiko mailen arteko aldea murrizten saiatu behar dugu euskal txirrindulari gazteek aukera gehiago izan ditzaten», uste du.

Bere gain hartu beharko duen erantzukizunaz, Odriozolak batere beldurrik ez duela esan zuen. «Baiezkoa eman badut, neure burua lan hau egiteko gai ikusten dudalako da. Bi urte zail izan dira Orbeakoak. Kontinental maila nahiko eskasa da, baina emaitza onak lortu ditugula uste dut eta txirrindularitzan eman ditudan urte hauetan ikasitakoa eman nahi diot taldeari», amaitu zuen Euskalteleko zuzendari berriak.

Antzeko adierazpenak egin zituen Miguel Madariaga managerrak ere, eta, Iban Mayoren kontratu berritzea kolokan dagoen honetan, hitz argigarriak izan zituen gai horren gainean. «Gure filosofia aldatu nahi dugu. Taldea indartu nahi dugu, gure proiektua bi edo hiru izarren inguruan soilik bideratu beharrean. Helburu hori lortzeko bidean, Jon Odriozola gure proiektura lotzea oso garrantzitsua da, nahi duguna oso argi daukalako eta Orbean oso lan ona egin duelako», nabarmendu zuen Madariagak.

Odriozolak taldea utzi ostean, Orbeako zuzendari berria nor den ikusi beharko da. Dirudienez, Alvaro Gonzalez Galdeano da ondoen kokatuta dagoena.



Lander Aperribai cumple «un sueño» y promete trabajar para el equipo
A.A.

DONOSTIA

El joven ciclista donostiarra de 24 años Lander Aperribai firmó ayer en Donostia el contrato que le unirá al Euskaltel-Euskadi las próximas dos temporadas. De esta forma, el guipuzcoano dará el salto al ciclismo profesional después de correr varias temporadas en el equipo amateur Bidelan-Kirolgi.

Aperribai se mostró muy satisfecho por el gran salto que supone pasar al campo profesional y aseguró que trabajará mucho para aprender y ayudar a otros compañeros del equipo en la faceta que haga falta.

Lander Aperribai afirmó que después de trece años dando pedales finalmente ha cumplido el sueño de su vida y que ahora quiere corresponder la confianza depositada en él y espera no defraudar a nadie.

«Me definiría como un ciclista muy trabajador, a veces, demasiado. También me he caracterizado por ser un corredor bastante regular en el campo aficionado y la faceta que mejor se me ha dado ha sido la de escalador. De todos modos, me imagino que en profesionales todo será distinto», apuntó el deportista en su presentación como cilcista profesional.

Todos los asistentes al acto destacaron la enorme importancia que supone la firma del acuerdo entre Euskaltel y Bidelan-Kirolgi para que otros corredores guipuzcoanos sigan el camino del propio Aperribai.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Iritzia
Deslokalizazioa ez da arazo berria
Euskal Herria
Los firmantes del Acuerdo Democrático, preocupados por la demora de la mesa
Euskal Herria
Numerosos testigos exculpan a los dos detenidos por la Ertzaintza en Errenteria
Ekonomia
Más de 32.000 puestos directos dependen de las multinacionales
Ekonomia
Fallece un operario en Lesaka al caer desde diez metros
Mundua
La derecha trata de capitalizar el malestar apelando a la insurrección del 56 en Hungría
Mundua
Chávez llama «diablo» a Bush y le acusa ante la ONU de apoyar el «terrorismo»
Kultura
La suerte esta echada
Kirolak
Jon Odriozolak osatuko du Euskaltel Euskadiko kirol zuzendaritza berria
Kultura
La suerte esta echada
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss