GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Mundua 2006-09-21
Abe «belatza» izango da Japoniako lehen ministroa
Shinzo Abek irabazi zituen atzo Alderdi Liberal Demokrata (ALD) talde ahalguztidunaren lehendakaritzarako hauteskundeak. Datorren astean, Yunichiro Koizumi ordezkatuko du lehen ministro karguan. Abek Konstituzio «bakezalea» aldatzeko asmoa du. «Birsortze Nazionala» deitzen dio politikari «belatzak» militarizazio plan horri.

TOKIO

Egungo Koizumiren Gobernuaren eledun Abek erraz irabazi zituen lehendakaritza-hauteskundeak, ALD alderdiko parlamentarien eta afiliatuen ordezkarien botoen %61,45 lortuta.

ALDko presidente berria hurrengo Japoniako lehen ministroa izango da, alderdiak gehiengo osoa baitu Parlamentuan. Azken mende erdian, ALDko presidentea lehen ministroa izan da beti, 1993 eta 1994 urteen bitartean hamaika hilabetetan izan ezik.

Datorren asteazkenean izendatuko du Parlamentuak Abe lehen ministro.

Abek Koizumiren babes osoa izan du. Yasukuniko santutegira egin ohi dituen bisitak direla-eta kritikatu zuten Koizumi, eta Abek hura babestu zuelako sostengatu du orain.

Alderdiaren barnean, Abe «belatzen» sektorearen buruzagia da. Atzo bertan, «aberri eder eta berria sortzeko elkarlana» aipatu zuen asmo nagusi gisa.

Datozen bost urteetan, bere «Birsortze Nazionala» egitasmoa gauzatzeko asmoa du. Japoniak Bigarren Gerra galdu eta Ameriketako Estatu Batuek (AEB) inposatu zuten konstituzio «bakezalea» birmoldatuko duela adierazi du. Besteren artean, benetako armada eratu nahi du, atzerriko operazioetan esku hartzeko ahalmena izango duena. Bide batez, AEBekin itun militarra sinatu nahi du Japoniako agintari berriak.

Asmo horiek Txinako eta Hego Koreako gobernuak aztoratu dituzte, herrialde horiek oso gogoan baitute Japoniako inperioaren ankerkeria.

Oposizioa eta trikimailuak

Sadakazu Tanigaki «usoa» zuen aurkari bakarra, eta 102 boto baino ez zituen eskuratu.

Tanigaki Finantza ministroaren hautagaitza izorratzeko, Taro Aso Kanpo Arazoetarako ministroari aurkezteko bidea eman zion Abeak berak.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Iritzia
Deslokalizazioa ez da arazo berria
Euskal Herria
Los firmantes del Acuerdo Democrático, preocupados por la demora de la mesa
Euskal Herria
Numerosos testigos exculpan a los dos detenidos por la Ertzaintza en Errenteria
Ekonomia
Más de 32.000 puestos directos dependen de las multinacionales
Ekonomia
Fallece un operario en Lesaka al caer desde diez metros
Mundua
La derecha trata de capitalizar el malestar apelando a la insurrección del 56 en Hungría
Mundua
Chávez llama «diablo» a Bush y le acusa ante la ONU de apoyar el «terrorismo»
Kultura
La suerte esta echada
Kirolak
Jon Odriozolak osatuko du Euskaltel Euskadiko kirol zuzendaritza berria
Kultura
La suerte esta echada
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss