GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Euskal Herria 2006-09-21
Garzonek Batasunari egozten dion bilkura bat debekatu du
Gaurko Laudion antolatuta zegoen batzarra debekatu du Baltasar Garzonek, eta Dignidad y Justiciak, Terrorismoko Biktimen Elkarteak eta Fiskaltzak egin eskaerari jaramon egin die. Epailearen ustez, argi dago hitzordura Batasunak deitu duela, eta horren jarduna debekatuta dagoela gogorarazi du. Ertzaintzari eskatu dio galaraz dezala.

LAUDIO

Auzitegi Nazionaleko Baltasar Garzon epaileak Ertzaintzari agindu dio gaurko Laudion deitutako bilkura galarazteko beharrezko neurriak har ditzala. Hain zuzen ere, Dignidad y Justiciak, Terrorismoko Biktimen Elkarteak eta Fiskaltzak berak eskatutako neurria da hori; haien esanetan, hitzordua Batasunarena baita.

Bilkura Euskal Gastronomi Museoan egitekoa zuten gaur. Baina Garzonek, autoan, batzarra ez ezik, «judizialki legez kanpo utzitako Batasunak haren ordez antola dezakeen beste edozein ekitaldi» ere galarazi zuen atzo.

Hala, Ertzaintzari agindu dio bilkura deitu dutenak ere identifika ditzala horiei deklarazioa hartzeko; betiere, «Batasunaren kontrolpean dauden herriko tabernen sarearen bidez ETAri ustez diruz laguntzen dioten aferan» sartzen du.

Laudion antolatutako batzarrari buruzko polizia txostena aztertuta, Garzonek zera ondorioztatu du: «Argi eta agerian geratu da bileraren helburua aztertzera sartu gabe, ezin dela hura egitea baimendu deitzailea legez kanpoko antolakunde bat delako eta judizialki zigortuta dagoelako; ETAk gidatzen duen sare terroristan egoteagatik, erakunde politiko gisa ez baitu gaitasunik ekitaldi publikorik egiteko».

Epailearen esanetan, Batasunari leporatzen dioten bilkuran parte hartuko dutenek «prozesu politikoaren egoeraz» eta «apartheid-az» jardungo dute. Epaitegira bideratutako dokumentazioaren arabera, baina, epaileak esan zuen deitzaileak ez direla legez kanpo utzitako erakunde propiokoak ez diren pertsonak edo taldeak.

Garzonek autoa helarazi aurretik, Auzitegi Nazionaleko Fernando Burgos fiskalak batzarra debekatzeko eskatu zuen. Horretarako, hitzordua iragartzen zuten kartelen argazkiak hartu zituen oinarri, oraindik ez baitzuen deia akreditatzen zuen polizia txostenik. Fiskalaren ustez, batzarra debekatzeko nahikoa arrazoi da karteletan «Batasunaren anagrama» agertzea. Eta Dignidad y Justiziak ere ildo beretik egin zuen eskaera.

Fiskalaren beste txosten bat

Bestetik, Burgos fiskalak atzo prentsaurreko batean azaldu zuen gaur 5. Instrukzioko Epaitegi Zentralera beste txosten bat igorriko duela, «terrorismoko biktimen» hainbat elkartek egindako eskaerengatik. Esaterako, Polizia espainolaren eta Guardia Zibilaren Informazio zerbitzuei eskatu die irailaren 11n Madrilen PernandoBarrenak egin zuen agerradian hark Batasuneko eledun gisa hitz egin ote zuen argitzeko. Hala izanez gero, Garzonen aurrera inputatu gisa dei dezatela eskatuko du-eta.

Agerraldi hura galarazteko eskaera Dignidad y Justiciak egin zuen. Talde horrek beste hainbat herritarri ere deklarazioa hartzeko exijitu zuen, baina fiskalak ez du onartu.

Laudioko bilkurarengatik Garzonek agertu jarrera eta erabakiak direla-eta, Batasunak atzo esan zuen horrek agerian uzten duela Auzitegi Nazionala Euskal Herriko bizitza politikoa etengabe baldintzatzen ari dela. «Bizitza politikoa baldintzatzen du herritar gehienek eta prozesuak berak eskatzen dutenaren kontrako zentzuan; ezker abertzalearen jardun politikoa debekatzen eta ezinezko egiten», arbuiatu zuen segidan.

Berriz azaldu zuen oharrean halako ekinbide judizialak «PSOEren estrategia errepresiboan erabat kateatuta» daudela, eta hori prozesuarekin «bateraezina» dela. Ezker abertzalearen jardun politikoa osotasunean errespetatu behar dela adie- razi zuen: «Debeku eta jazarpen judizialik gabe».



Llaman a concentrarse hoy
GARA

LAUDIO

En respuesta a esta «nueva agresión contra uno de los más elementales derechos civiles y políticos (el de reunión)», la izquierda abertzale de Laudio hizo un llamamiento a la ciudadanía para que se sume a la protesta de esta «insostenible situación» en la movilización que, bajo el lema «Biltzeko eta antolatzeko eskubidearen alde, erasoen gainetik Euskal Herriak autodeterminazioa», realizará hoy, a las 19.30, en la plaza Lamuza. Además de la prohibición de la asamblea, denunció que varios carteles convocantes fueron arrancados: «Curiosamente, uno de ellos aparece en el noticiario electrónico de extrema derecha ‘Libertad Digital’».


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Iritzia
Deslokalizazioa ez da arazo berria
Euskal Herria
Los firmantes del Acuerdo Democrático, preocupados por la demora de la mesa
Euskal Herria
Numerosos testigos exculpan a los dos detenidos por la Ertzaintza en Errenteria
Ekonomia
Más de 32.000 puestos directos dependen de las multinacionales
Ekonomia
Fallece un operario en Lesaka al caer desde diez metros
Mundua
La derecha trata de capitalizar el malestar apelando a la insurrección del 56 en Hungría
Mundua
Chávez llama «diablo» a Bush y le acusa ante la ONU de apoyar el «terrorismo»
Kultura
La suerte esta echada
Kirolak
Jon Odriozolak osatuko du Euskaltel Euskadiko kirol zuzendaritza berria
Kultura
La suerte esta echada
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss