GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Euskal Herria 2006-09-21
Musika, kale animazioa eta umeentzako ekimenak, Kilometroetako ardatzak
Urriaren 1ean «Ingo ñeu» lelopean Oiartzunen egingo duten Kilometroak jaialdian parte hartzera animatu zuten jendea atzo antolatzaileek eta Gipuzkoako Ikastolen Elkarteak. Guztientzat pentsatutako ekitaldiak egongo dira. Musikak, umeentzako ekimenek eta kale animazioek pisu handia izango dute egitarauan. Era berean, hiru jantoki prestatu dituzte. Hori guztia zazpi gunetan banatuta egongo da. Gune batetik bestera kilometro bat egongo da.

DONOSTIA

Aurtengo Kilometroetako ibilbideak zazpi kilometro eskas izango ditu, eta ia oso-osoa, bi aldapatxo salbu,laua dela azaldu zuten atzo jaiaren koordinatzaileek. Eguraldia lagun izatea espero dute, baina hala ez izatekotan, bertaratzen direnak lasai egon daitezkeela adierazi zuten, izan ere, zirkuitua errepideko bidea izango da. Oiartzungo bost auzotatik pasatuko da, Ugaldetxotik, Iturrioztik, Altzibartik, Elizaldetik eta Araguatik. Guneak, berriz, zazpi dira.

Sarrera nagusia Ugaldetxon egongo da, eta bertan, besteren artean, Trialsin erakustaldia, The Solanos eta Banda Bassotti izango dira futbol zelaian. Bigarrena, Iturriotz, bidegorrian dago. Euskal musika eta dantza tradizionalek txoko berezia izango dute hor. Ondoren, Altzibar dator. Ia auzoko plazan dago hirugarren gune hori, eta, beste ekimen batzuen artean, Juan Mari Beltran eta Anje Duhalde izango dira, baita Ukan talde gaztea ere.

Elizalden, ekitaldiak plazan eta beheko plazan banatuko dira. Doneztebe plazan, Gozategi eta Axular 3.0 izango dira, eta Beheko Plazako pilotalekuan, Pikutara, Lamatumba, Mouss et Hakim eta Betagarri. Bosgarren gunea Haurtzaro ikastolarena izango da; hantxe egingo dute ekitaldi ofiziala, 9.30ean. Etxeko txikienentzako hainbat ikuskizun egongo dira, hala nola, Betizuak, Kiki, Koko eta Moko pailazoak eta Txan Magoa.

Haurtzaro ikastolaren xedeak

Kirola gustuko dutenek Sagarbisti dute gunerik egokiena. Egun guztian euskal selekzioaren gunea egongo da, baita zirku lantegia, eskalatzeko horma eta puzgarriak ere. Azkenik, Martietan Emetik Bertso Kabareta eta Bike Triala izango dira.

Hori azalduta, Ainara Artolak, Kilometroetako Haurtzaroko koordinatzaileak, Haurtzaroko lehendakari eta zuzendari diren Arantza Manterolak eta Sorkunde Lekuonak, Joxerra Zubizarretak, GIEko lehendakariak, eta Igor Elortzak, Kilometroetako GIEko koordinatzaileak, euskararen aldeko jaialdi honetan parte hartzera animatu zuten jendea.

Helburuen atalean, ikastolen nazio proiektua indartzeko bidea jarri nahi dute, eta Iparraldeko eta Nafarroako ikastolekin «elkartasun bideak» sus- tatu. Era berean, Oiartzunnen eta Haurtzaroren arteko ia 40 urteko elkarkidetza berretsi eta trinkotzea dute xede. Ingurumenaren aldeko apustu handia ere egingo dute.

Lortzen duten diruarekin, «espazio fisiko urriak nahitaez eskatzen duen eraikuntza berria eraikitzeko» bidea ipini, arkitektura mugak saihestu eta eraikin nagusietan lan-espazio berriak jartzeko zein jantokiaren gaitasuna hirukoizteko bitartekoak sostengatuko dituzte.



Berriro erabiltzeko edalontziak euro batean
A.L.

DONOSTIA

Berriro erabil daitezkeen edalontziak dira aurtengo berritasun nagusia; izan ere, ez da bestelako ontzirik izango Kilometroetan. «Naturarekin dugun konpromisoagatik eta ahalik eta zabor gutxien sortzeko asmoz erabaki dugu edalontzi horiek erabiltzea», azaldu zuen Igor Elortzak.

Bi tamaina izango dituzte, bata handia, katxiaren tankerakoa, eta bestea arrunta. Euro baten trukean, jendeak edalontzi-tiketa erosi beharko du. Txosnan, edariaren tiketarekin batera txartel hori erakutsi beharko du eta edalontzian zerbi- tzatuko zaie. Behin edan ondoren, txosnan bertan itzuli ahal izango da; trukean edalontzi-tiketa jasoko da, edo ibilbide osoan erabil daitekeen edalontzia. Aldiro, edalontzi garbi bat hartu ahal izango da tiketarekin. Egunaren bukaeran edalontziak berreskuratzearen aldeko apustua egin dute Kilometroek, hurrengo jaietan erabilgarriak izan daitezen. Horretarako, biltzeko lau puntu jarriko dituzte, hiru irteeratan eta bat herriko plazan. Itzuliz gero, euroa berreskuratuko dute.

"Primeran pasa pasatu gabe" kanpaina martxan

Nafarroa Oinez-ekin batera, eta ikastolak hezkuntza komunitateko kide diren aldetik, «Ondo pasa pasatu gabe» kanpaina ipiniko dute martxan aurtengo Kilometroetan. Helburua, agerraldian azaldu zutenez, errespetuaren kontzeptua lantzea da, «ikastolen festara etorritako guztiek jarrera egokia izan dezaten». «Ingurua errespetatzea, norbere burua errespetatzea eta gainerakoak errespetatzea», nabarmendu zuen Joxerra Zubizarretak, GIEko lehendakariak.

Horrez gain, aste honetan bertan, Aiako Harriari buruzko DVD-liburua ipiniko dute salgai. «Interes orokorreko produktu bat sortu dugu. Guretzako oso berezia, familia osoari zuzenduta baitago, eskuratzea merezi du; etxeko txikienetatik heldueneraino, guztientzat balio du. Jolas bat, ipuinak, mapak, faunak, flora, mitologia...», plazaratu zuten. Besteren artean, ikastolako umeek intxixuaren inguruan idatzi dituzten hiru ipuin, Kilometroetako spota eta hiru mendi ibilbide jasotzen ditu liburuxka horrek.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Iritzia
Deslokalizazioa ez da arazo berria
Euskal Herria
Los firmantes del Acuerdo Democrático, preocupados por la demora de la mesa
Euskal Herria
Numerosos testigos exculpan a los dos detenidos por la Ertzaintza en Errenteria
Ekonomia
Más de 32.000 puestos directos dependen de las multinacionales
Ekonomia
Fallece un operario en Lesaka al caer desde diez metros
Mundua
La derecha trata de capitalizar el malestar apelando a la insurrección del 56 en Hungría
Mundua
Chávez llama «diablo» a Bush y le acusa ante la ONU de apoyar el «terrorismo»
Kultura
La suerte esta echada
Kirolak
Jon Odriozolak osatuko du Euskaltel Euskadiko kirol zuzendaritza berria
Kultura
La suerte esta echada
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss