GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Kultura 2006-09-21
Filmak, aktoreak, ikusleak... hitz batean, eromena
Berrehun filmetik gora erakutsiko dira hamar egunetan. Aktore eta zuzendari andana, 180.000 ikusle... hitz batean, sekulako eromena da Donostiako Zinemaldia, eta sekulako mauka zinemazalearentzat. Gaur altxatuko du oihala 54. edizioak. Donostiako kaleak kartelez josita daude, eta alfonbra gorria zabalik da Kursaal atarian.

DONOSTIA

Etorri beharreko gehienak badatoz edo etorri dira, baina hasi gara dagoeneko etorriko ez direnen izenak ere jakiten. Lars von Trier danimarkarrak “Boss of it All” filma aurkeztuko du Sail Ofizialean, baina ez da Donostian izango, hegazkinez bidaiatzeari fobia diolako. Bideokonferentzia bidez egingo du aurkezpena eta erantzungo die kazetarien galderei.

Hutsune hori gorabehera, aurtengo Sail Ofizialak distirarik izan dezake. Iazkoan atal horrek jaso zituen kritikak ahaztu egiten direla diote. Filmak aurkeztuko dituzten izenak ez dira nolanahikoak. Carlos Sorin, Agnieszka Holland, Tom Dicillo, Martial Fougeron eta John Boorman ageri dira horien artean, eta “Tortokak ere hegan egiten dute” filmarekin Urrezko Maskorra irabazi zuen Bahman Ghobadi turkiarra ere badator.

“Ghosts” film britainiarrak zabalduko du edizioa. Txinatik Britainia Handira legez kanpo iristen den etorkin baten ibilbidea kontatzen du. Benetako istorio batean oinarritzen da eta filma ere dokumentalaren eta fikzioaren arteko mugan egina dago. Filmaren egilea Nick Broomfield da, dokumentalaren generoa berritzen lan ikusgarriak egiten dituen zinemagilea. Mila eta ehun kazetari akreditatu izango ditu Zinemaldiak, horietatik 200 bat Estatu espainoletik kanpokoak. Film bakan batzuk izango dira kazetari saldo horien arreta erakarriko dutenak, Sail Ofizialekoak, bereziki, eta beste hainbat oharkabean pasatuko dira. Zinemazale zorrotzak berak asmatu beharko du bereak aurkitzen. Horretarako daude Zabaltegi, Horizontes Latinos, Ernst Lubitsch-en eta Barberts Schroeder-en atzera begirakoak, Belodromoko egitaraua, Euskal Zinearen Eguna eta beste hainbat ataletan arakatu beharko du horretarako. Haurrek, aurrekoetan bezalaxe, Belodromoan dute hitzordua, “Robots” filmaren euskarazko bertsioa ikusiko baitute goizetan.

Hiru mila ikuslerentzako lekua apailatu dute beste behin Belodromoan, eta helduek ere baliatuko dute aretoa, “Llach: la revolta permanent” ikusteko, esate baterako, bihar bertan. Lluis Llach bera han izango da eta filmaren aurretik kanta batzuk interpretatuko ditu pianoarekin. Eta, horren ondotik beste bi film handi ere erakutsiko dira, “Click” izenekoa asteartean, AEBetan uda honetan arrakasta itzela izan duen lana, eta bi egun geroago Oliver Stonek berak “World Trade Center”.

Euskal zinemak ere badu lekua Zinemaldian, eta aurten inoiz baino gehiago. Aipatuena berriro aipatzeko, ”Kutsidazu bidea, Ixabel” 28an estreinatuko dute Zabaltegin.

Zinema da Zinemaldiko protagonista, baina zinema programazioarekin batean beste hainbat ikuskizun, erakusketa, bilera eta ekitaldi izango ditu aurtengo edizioak ere.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Iritzia
Deslokalizazioa ez da arazo berria
Euskal Herria
Los firmantes del Acuerdo Democrático, preocupados por la demora de la mesa
Euskal Herria
Numerosos testigos exculpan a los dos detenidos por la Ertzaintza en Errenteria
Ekonomia
Más de 32.000 puestos directos dependen de las multinacionales
Ekonomia
Fallece un operario en Lesaka al caer desde diez metros
Mundua
La derecha trata de capitalizar el malestar apelando a la insurrección del 56 en Hungría
Mundua
Chávez llama «diablo» a Bush y le acusa ante la ONU de apoyar el «terrorismo»
Kultura
La suerte esta echada
Kirolak
Jon Odriozolak osatuko du Euskaltel Euskadiko kirol zuzendaritza berria
Kultura
La suerte esta echada
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss