GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Kultura 2006-09-21
Euskal kulturaren zeregina eta tokia gogoetatu du EKEk
·Garapen kontseiluaren Euskal Herria 2020 programan sartzen da gogoeta hori

Garapen Kontseiluak 2020rako abiatu duen programa zabalean hainbat arlotan garapena ziurtatzeko bultzatu beharreko zereginak finkatzen ditu. Programa bost arlotan banatua dago, eta horien artean dago euskal kulturaren saila. Kari horretara, EKEk kultur eragileekin etorkizunean euskal kultura sustatzeko egin beharreko ekintzak finkatu ditu.

BAIONA

Lapurdin, Nafarroa Beherean eta Zuberoan, ondoko urteei begira euskal kulturaren zeregina eta tokia aztertzen aritu da azken hilabeteotan Euskal Kultur Erakundea lekuko artisten eta elkarteen laguntzarekin. Garapen Kontseiluak eta Hautetsien kontseiluak bultzaturiko Euskal Herria 2020 programaren karietan landua, euskal kultura egungo gizartearen beharrei egokitzea da gogoeta horren helburua.

«Euskal Herria 2020 proiektua aspaldi abiatua da. Hainbat arlo ukitzen ditu, eta guri galdegina izan zaigu euskal kulturaren lekua eta eginbeharra aztertzea. Proiektuak 2007tik 2012 urtera arteko norabide nagusiak azaltzen ditu», adierazi zuen Pantxoa Etxegoin EKEko zuzendariak. Gogoeta hori bideratu ahal izateko lekuko kultur eragileekin hainbat bilkura eta elkarrizketa egin zituztela esan zuten, eta horietatik bi ardatz nagusi atera dituzte: hedapenari begira lan berezi bat abiatzea, eta euskal kulturaren barne kohesioari eustea eta hura indartzea.

Hedapen sailean, berriz, euskal kulturak gutxi ukitzen dituen arloetan lanean aritzea ezinbestekoa zela nabarmendu zuten; horien artean, ekonomia edo kirol arloak. Eta barne kohesio mailan, artistak elkar trukatzeko eta sorkuntzak sustatzeko “esperimentazio gune” baten beharra zegoela ere esan zuten.

Bi ardatz nagusi horietan hainbat ekintza zehaztu zituen Etxegoinek. Ondare eta euskal gaien inguruan eskolako haurrekin eta publiko zabal batekin lan egiteko euskarri ezberdinak sortu, sorkuntza indartzeko ikastaroak zabaldu eta gazte talentudunei lagundu, edo, ondare inmaterialari buruzko programak izan dira, besteren artean, proposatuak. Egitasmo horretan EKEk ararteko gisako lana egin beharko zuela esan zuten.

Abenduaren bukaeran

Euskara sailean, berriz, Euskara Erakunde Publikoarekin lan komunak egiteko asmoa zutela gaineratu zuten. «EKEk bere mugak onartu behar ditu, eta egoera berrira egokitu behar du», argitu zuen, bestalde, Mikel Erramuzpe erakundeko lehendakariak. Lehen gogoeta horren emaitzak Garapen Kontseiluaren esku zirela argitu zuten EKEko arduradunek. Azaroan programa orokor bat edukiko duen bigarren txosten bat helaraziko dio kontseiluari. Eta, hori egin bezain laster, ekintza guztiak martxan jartzeko beharrezkoa izango duten aurrekontua aztertuko dute. «Ondotik partaideekin negioziaketetan sartuko gara, eta abenduaren bukaerarako gauzak baieztatuak izango direla espero dugu. 2007an abiatu nahi dugu», gaineratu zuten.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Iritzia
Deslokalizazioa ez da arazo berria
Euskal Herria
Los firmantes del Acuerdo Democrático, preocupados por la demora de la mesa
Euskal Herria
Numerosos testigos exculpan a los dos detenidos por la Ertzaintza en Errenteria
Ekonomia
Más de 32.000 puestos directos dependen de las multinacionales
Ekonomia
Fallece un operario en Lesaka al caer desde diez metros
Mundua
La derecha trata de capitalizar el malestar apelando a la insurrección del 56 en Hungría
Mundua
Chávez llama «diablo» a Bush y le acusa ante la ONU de apoyar el «terrorismo»
Kultura
La suerte esta echada
Kirolak
Jon Odriozolak osatuko du Euskaltel Euskadiko kirol zuzendaritza berria
Kultura
La suerte esta echada
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss