Lokalak okupatzeagatik epaitutako Arrotxapeako zortzi gazteak, absolbituak
Okupazioaren aldeko mugimenduak deialdi ugariri erantzun behar izan zion atzo Euskal Herriko hainbat lekutan, batez ere Nafarroan. Arrotxapeako 8 lagun epaitu eta absolbitu zituzten bitartean, Tafallan Guardia Zibila gaztetxea hustera noiz sartuko zen zain izan ziren. Bestalde, Barakaldon bi gazte epaitu zituzten asteartean.
IRUÑEA
Iruñerriko Gazte Asanbladak hitzordu bi izan ditu aste honetan epaitegietan. Atzo Arrotxapeako zortzi lagun izan ziren epaituak, «usurpazio delitu» baten akusaziopean, eta epaileak asketsi egin zituen, akusatuen identifikazioa ezin izan zelako ziurtatu. Izan ere, gazteen abokatuak GARAri argitu zionez, udaltzainek ez zituzten zazpi lagun identifikatu, eta, era berean, zortzigarren gaztearen kasuan, lokaletara sartu zela bai, baina barruan egon zenik ezin izan zuten baieztatu. Okupatutako lokalen jabea ere deitua izan zen, baina ez zuen kalte-ordainik eskatu. Identifikatzeko orduan udaltzainen testigantza ikusita, epaileak bertan bota zuen sententzia ahoz, eta aske utzi zituen zortzi akusatuak. Hala ere, abokatuak argitu zuenez, orain epaia idatziz jaso behar da eta Fiskaltzak sententzia errekurritzeko aukera du. Gainera, Txantreako sei gazte epaituko dituzte gaur erabilpenik ez zuen udal lokal bat okupatzeagatik, desobedientzia akusaziopean. Bestalde, Irungo Lakaxita gaztetxeak batzar irekira deitu du biharko, San Juan plazan, 19.00etan. Maiatzean udal agintariak Lakaxita eta jabe legalen artean bitartekaritza lanak egiteko prest azaldu zirela gogora ekarri zuten, eta Gazteriaren zinegotziarekin zenbait batzar izan ostean, «traizionatuak» sentitzen direla onartu zuten gazteek. Izan ere, negoziatzeko eskaintza horren atzean, jabe legalen aldetik jakin ahal izan zutenez, Udalaren partetik gazteen kontra salaketa jartzeko presioak izan dira, eta lokalak husteko helburua Udalarena dela ziurtatu dute. «Aurrera jarraitzeko asmoa dugu. Gaztetxea ez da helburua bere baitan, ekintzen bitartez Iruni bizitza emateko tresna da. Gaztetxearekin edo gaztetxerik gabe lan horretan jarraituko dugu», esan zuten Lakaxitakoek. Burlatan ere urduritasuna da nagusi, kaleratzeko mehatxuari aurre eginez asteak baitaramatzate. Era berean, Barakaldoko bi gazte ere epaitu dituzte aste honetan. Bati 100 euroko eta besteari 700 euroko isuna ezartzeko eskatu du Fiskaltzak. Ertzaintzak gazte biak jipoitu eta atxilotu zituela gogorarazi zuten Dorretxeakoek.
Sentada en Tafalla frente a la Guardia Civil
GARA
TAFALLA En la tarde-noche de ayer alrededor de 50 personas realizaron una sentada en el suelo frente a agentes antidisturbios de la Guardía Civil, tras una jornada marcada por la presencia de dotaciones del cuerpo militar en las inmediaciones del gaztetxe de Tafalla. Jóvenes que participaron en la protesta señalaron a GARA que temieron a lo largo de todo el día la entrada de la Guardia Civil en los locales para proceder al desalojo del mismo. De hecho, un grupo de personas se había encerrado en el edificio que ocupan desde los primeros días de agosto en la calle Los Auroros, para presentar resistencia al desalojo. Sin embargo, en los tensos momentos que se vivieron frente a los agentes, relataron que se les comunicó que «no tenían intención de entrar en el gaztetxe, sino de cargar contra una concentración ilegal». Tras la amenaza de cargar si no se dispersaban, los jóvenes optaron por agruparse de cinco en cinco y dar vueltas en las inmediaciones del gaztetxe, hasta que la Guardia Civil se retiró a las 22.00, después de identificar a varios jóvenes.
|