Astebeteren ostean, Ohorezko Maila berriro itzuliko da
DONOSTIA
Astebeteko atsedenaren ostean, berriro itzuliko da Ohorezko Maila. Liga hasiera traketsa jarri dute Federazioko ordezkariek, eta ez taldeentzat, ez zaleentzat, ez da erraza izango lehenengo jardunaldiak jarraitzea, Espainiako selekzioa tartean dela, geldialdi asko izango baitira, eta hasiera honetan erritmo falta handia izango baita guztientzat.
Bigarren jardunaldia asteburu honetan jokatuko dute, eta hiru euskal taldeek igande eguerdian jokatuko dituzte beren norgehiagokak. Bik, gainera, etxean izango dituzte partidak. Spyro Bera Berak Madril hartuko du 12.00etan, eta ordu erdi bat geroago, Getxok Liceo Francesen bisita jasoko du. Ordu berean, Kitmar Ordiziak irteera zaila izango du, FC Bartzelonaren zelaian jokatuko baitu.
|