- Zesta punta - Mastersaren finala
Zumaiarrek beste abisu bat eman dute
BARONIO - IRASTORTZA 34 GOIKOETXEA - ENBIL
35
Iraupena: 99 minutu. Markagailua: 1-1, 2-2, 5-2, 5-3,
6-3, 6-4, 7-4, 7-5, 10-5, 10-8, 13-8, 13-10, 17-10, 17-14, 18-14, 18-17, 20-17,
20-20, 24-20, 24-23, 25-23, 25-25, 27-25, 27-29, 28-29, 28-30, 32-30, 32-32,
34-32 eta 34-35. Sakez: 4 Baroniok eta 3 falta; 1 Goikoetxeak. Gertaerak: 1.500
pertsonak bete zuten Biarrizko Agilera Euskal Jai pilotalekua. Ives Salaberri
Xala eta Waltari Agustí pilotariak harmailetan egon ziren finala ikusten.
GARA BIARRITZ
Goikoetxeak eta Enbilek larri-larri irabazi zuten Biarrizko Masters Txapelketa emozioz eta polemikaz beteriko norgehiagoka batean. Zumaiarrak bi jokalditan kexatu ziren. Lehenik, 29-30 aurretik zeudela, epaileak Gotzon Enbili urdinen haserrea piztu zuen falta zalantzagarri bat adierazi zion; ondoren, Irastorzak pilota bat bigarren botean jaso zuela eskatu zuten, baina epaileek pilotan jokatzen jarraitzeko esan zuten. Horrela, Ericek eta Baroniok agintea hartu zuten 31-30 eta 34-32ra arte eutsi zioten aldeari. Une horretan, Iñakik eta Gotzonek arazoak ahaztu zuten, 34-35koa sinatu, eta hiru tantoko partzial bat lortu zuten. Lehia emozio handikoa izan zen, eta hasieran gorriak izan ziren nagusi Irastortza indartsu bati esker. Goikoetxea ez zen fin ibili, eta Baronioren jardunak 17-10koa jarri zuen markagailuan. Hortik aurrera, Bidarteko atzelariak behera egin zuen eta Enbilen lan bikainak partida berdintzea ekarri zuen (20-20). Gipuzkoarrek ez zuten aurrea hartu 27-29kora arte, baina ehun minutuko neurketa gogorra irabazteko gai izan ziren azkenean.
|