GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Ekonomia 2007-01-04
Estatu Batuekin harreman ekonomikoak sakontzearen alde azaldu da Merkel
Europar Batasuneko presidentetzan egoteko txanda Angela Merkel gobernuburu alemaniarrarena da, eta Estatu Batuekin harreman ekonomikoak handitzearen alde azaldu da. Gai hori jorratuko dute hurrengo gailurrean. «Indarrak batu» nahi ditu Merkelek Asiako eta Latinoamerikako merkatuen lehiari aurre egiteko.

BERLIN

Angela Merkel Europar Batasuneko txandakako presidente eta kantzelari alemaniarra Estatu Batuekin dauden harreman ekonomikoetan sakontzearen alde azaldu zen atzo, Asiako eta Latinoamerikako merkatuen lehiari aurre egiteko.

“Financial Times” eta “FT Deutschland” egunkariei emandako elkarrizketan egin zituen adierazpenok. Estatu Batuen eta Europar Batasunaren arteko hurrengo gailurrean «arlo ekonomikoan kooperazioa handitzea» mintzagai izango dutela esan zuen Merkelek.

«Asiako merkatuekin eta etorkizunean Latinoamerikakoekin konpetentzia bera mantenduko dugu. Indarrak batu eta interes zehatzen alde egin behar dugu, nazioartean jabetza intelektualarekin egiten duten bezala», adierazi zuen Alemaniako gobernuburuak.

Europan «merkatu bakarrekin dagoen esperientzia» aprobetxatu nahi du Ozeano Atlantikoaz bestaldeko harremanetan. «Asiaz babesteak ez du inongo zentzurik, eta horrek ez du gure interesa erakartzen», azaldu zuen Europar Batasuneko txandakako presidenteak. «Ezin digu inork debekatu indarrak batzea», nabarmendu zuen Merkelek harreman ekonomikoetan zabaldu nahi dituen bide berrien gainean.

Bestalde, Errusiak ondoko herrialdeekin eta Europarekin izan dituen gatazka energetikoez mintzo zen. «Errusiak Mendebaldeko Europako merkatuetan sartzea nahi izateari bidezkoa deritzot, betiere alderantzizko joera onartzen badu», azaldu zuen Merkelek.

Vladimir Putinen Gobernuarekin Errusian zenbait gai jorratzeko tirabirak daudela onartu zuen; esaterako, prentsa askatasunari buruz hitz egiteko.

«Errusiar enpresetara sartzeko mugak ipintzen dizkigute, eta europarrok jokabide bera izatea ez lukete txarto hartu beharko», jakinarazi zuen hurrengo sei hilabeteetan Europar Batasuneko presidentziaz arduratuko denak.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Jendartea
¿Qué es lo que les piden al año que acaba de comenzar?
Euskal Herria
Seis horas «por los derechos básicos» de los prisioneros
Ekonomia
Hego Euskal Herria registró 97.263 parados en diciembre
Mundua
La nueva mayoría demócrata irrumpe en el Capitolio
Mundua
Tras 16 años de guerra civil, Somalia está al borde de la catástrofe sanitaria
Kultura
«Queremos que la gente se pare a pensar, pero no damos soluciones»
Kirolak
«Un lindo reto que sacaremos adelante»
Kirolak
«Lyonen aurka zerbait egin nahi badugu, ezingo diogu jokatzen utzi»
Euskal Herria
El PNV afirma que ETA es «el único culpable» de la situación actual
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss