GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Kirolak > FUTBOL 2007-01-04
- Athletic
Denboraldiko giltza topatzeko aukera dute zuri-gorriek hilabete honetan
·Athletic lau aurkari zuzenen aurka arituko da hurrengo bost jardunaldietan

BILBO

Badirudi Athleticek hain beharrezkoa zuen erreakzioa eragiten ari dela Mane. Jaisteko postuak gertuegi daude oraindik ere, baina zuri-gorriak, gutxinaka, beren jokoa hobetzen ari dira, eta ildo horri jarraituz, emaitzak ere hobetzen ari dira.

Igandean hasiko den denboraldiko fasea erabatekoa izan daiteke jokalari bilbotarren gorakada hori guztiz biribiltzeko. Athletic, izan ere, lau etsai zuzenen aurka (Mallorca, Levante, Real eta Betis) arituko da hurrengo bost jardunaldietan, eta argi dago ­topikoen indarra nonbaitetik dator­ emaitzek balio berezia izango dutela partida horietan hain zuzen:zuri-gorriek puntuak eskuratu ahal izango dituzte, eta aurkariak aukera hori gabe utzi nahi dituzte.

«Oso hilabete garrantzitsua da ­aitortu zuen atzo Luis Prietok­. Partida eta hilabete guztiak dira garrantzitsuak, baina honen garrantzia handiagoa izango da, antzeko egoeran dauden taldeen aurka arituko baikara. Balio bikoitza dute partida hauek. Hala ere, ez da komenigarria izaten hain epe luzera aritzea; nik nahiago dut hurrengo norgehiagokan pentsatu», azaldu zuen. Ismael Urzaizek honakoa adierazi zuen: «Puntu hauen garrantzia erabakigarria izan daiteke denboraldiaren bilakaerari dagokionez. Ezin dugu ahaztu jaisteko postuetatik bi puntura besterik ez gaudela ­gogorarazi zuen nafarrak­ eta, beraz, hortik guztiz irteteko oraindik ahalegin handia egin behar dugula. Baina nik taldea ongi ikusten dut eta lortuko dugula uste dut».

Baikortasun berbera azaldu zuen Urzaizek igandeko norgehiagokari begira, nahiz eta argi duen «bolada kaskarrean izatean ­Mallorcarena, esate baterako­ ahalegin berezia egiten dela hura apurtzeko». «Egiten dakiguna eta azkeneko partidatan erakutsi duguna egiten badugu, irabazteko aukera galanta izango dugu. Baina horretarako oso konpromiso handia izan behar dugu guztiok», nabarmendu zuen aurrelari nafarrak.

Aurkariari dagokionez, hainbat jokalariren kalitateta eta taldeak erreakzionatzeko dituen gogoak izan daitezke Mallorcaren ezaugarri arriskutsuenak, Urzaizen ustez. «Kalitatezko jokalariak ditu ­adierazi zuen­. Ez da blokeagatik nabarmentzen den taldea, hainbat jokalariren kalitateagatik baizik. Eta badakigu nolakoak diren talde hauek. Jokalariren batek, Arangok, Victorrek edota Jankovic-ek esaterako, arratsalde on bat baldin badauka, partida erabaki dezake. Baina, aldi berean, gu zorrotzak bagara eta atzean sendo aritzen bagara, jokalari horiek geldiaraziko ditugu, eta aurrean aukeraren bat izango dugula uste dut».

Hamaikako berbera

Aukera hori bilatzeko, badirudi Mane entrenatzaileak hasierako hamaikako bera jarriko duela hirugarren aldiz. Atzo, behintzat, Deportivoren eta Zaragozaren aurka aritu zen taldearekin entseatu zuen entrenatzaile bizkaitarrak, Lezaman zuzendutako partidatxoan. Hau da, Aranzubia;Exposito, Prieto, Sarriegi, Casas;Iraola, Javi Martinez;Murillo, Yeste, Gabilondo;eta Urzaiz jokalariek osatuko dute hamaikakoa.

Ustaritzek ezin izan zuen entrenamenduan parte hartu. Defentsa bizkaitarrak, zuntz-haustura bat dela- eta, azkenengo lau partidetan ezin izan du jokatu, eta bere asmoa igandean berriz agertzea bazen ere, badirudi gutxienez beste aste bat itxaron behar izango duela deialdian sartzeko.

Talde zuri-gorria berriro arituko da lanean gaur goizean, Lezaman, hamaiketatik aurrera.



Ibagaza, jokatzeko prest
GARA

PALMA

Azken hilabetean jokatzea eragotzi dion lesioa gainditu eta gero, Ariel Ibagaza Athleticen aurka jokatzeko prest egongo da. Eta «lehen eguneko ilusioarekin» egingo duela aitortu du.

Mallorcako jokalaria «bereziki gogotsu» azaldu zen atzo, igandeko partidan bi aurkari zuzen egongo baitira aurrez aurre, eta motibazio berberarekin ikusi ditu taldekideak. «Gogo handiarekin bueltatu gara ­esan zuen­. Taldea oso zentratuta ikusi dut, baita hiru puntuak eskuratzeko oso motibatuta ere». Hori zuen helburu, hain zuzen ere, Goyo Manzano entrenatzaileak, taldea urtarrilaren 2tik kontzentratu baitu. «Oso ongi dator, denok batera hobeto prestatuko baitugu partida».

Ivan Campo, Bilbotik urrun

GARA

LONDRES

Ivan Campo Bilbotik gero eta urrunago dago. Hori adierazi zuen, behintzat, haren agente Miguel Angel Cemeñok, nahiz eta zurrumurruek jokalari donostiarra Bilbora joango dela esan; izan ere, Tiko eta Pablo Orbaiz lesionatu zirenetik, talde zuri-gorriaren erdi-lerroa erdi hutsik dago.

Cemeñoren esanetan, Campo «oso pozik» dago Bolton Wanderers taldean, eta kontratua amaitu arte ­2008. urteko ekaina­ bertan jarraitzeko asmoa dauka. «Oso pozik dago taldearekin, eta ez dauka kluba lagatzeko asmorik; bertan jarraitu nahi du kontratua amaitu arte. Hori jakinarazi diot bere entrenatzaileari», esan zuen Cemeñok BBCren web orrian.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Jendartea
¿Qué es lo que les piden al año que acaba de comenzar?
Euskal Herria
Seis horas «por los derechos básicos» de los prisioneros
Ekonomia
Hego Euskal Herria registró 97.263 parados en diciembre
Mundua
La nueva mayoría demócrata irrumpe en el Capitolio
Mundua
Tras 16 años de guerra civil, Somalia está al borde de la catástrofe sanitaria
Kultura
«Queremos que la gente se pare a pensar, pero no damos soluciones»
Kirolak
«Un lindo reto que sacaremos adelante»
Kirolak
«Lyonen aurka zerbait egin nahi badugu, ezingo diogu jokatzen utzi»
Euskal Herria
El PNV afirma que ETA es «el único culpable» de la situación actual
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss