GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Iritzia > Jo puntua 2007-01-04
Ixabel Etxeberria - Irakaslea
Lurdes

Lurdes itzuli da. Ongietorri goxoa eskaini zaio, jende multzo eder baten inguruan. Poza urtats bezperan preso bat ateratzen ikustea. Presoen inguruko kezka azaltzen da horrelakoetan, bortizkeriaren inguruko debate asko baldin badira ere, presoak inguratuak baitira, gure auzokoak dira, hurbilekoak, ez dute bergizarteratzeko arazorik. Zerbaitengatik izanen da, arazo politikoak horretan jarraitzen du, aterabiderik ez zaio irekitzen, eskakizunak horretan jarraitzen du. Galdera asko zeuden Lurdesen alabaren begietan, gurasorik gabe hainbeste hilabete pasa eta gero, hain gazte eta hainbeste sufrimendu eta galdera. Guretzat ere galdera asko.

Bake prozesua behar dugu baina azken gertakizunek bakerik ez eta prozesurik ez dute. Izugarrizko ele handiak entzun ditugu, komunikazio teknika guziak martxan dituzte ekintza oso gogorrak dituztelarik, eguneroko eraso gordinak plazaratuz. Frantses parlamentuan abiatu ziren, frantses konstituzioaren bigarren artikuluaren aldaketarekin, emendakina erantsi behar zitzaiola hizkuntz gutituen babeserako. Hogeita hamabi diputatu jarri ziren alde. Kamera guzia harturik hogeita hamabi diputatu, frantes estatuak sekulako hizkuntz gutitu dituelarik meneko. Hogeita hamabi diputatu horietan Grenet eta Poulou. Horiek biak arras ongi ezagutzen ditugunez, zein sentimendu barneratuekin defendituko zuten emendakina asmatzen dugu! Debateetan trufa ez da faltatu, baina horrez gain aldaketaren aurka bozkatu dute! Erran nahi baitu ez dela Euskararentzat Parisetik babesik goitatzen ahal! Nola onartuko lukete instituzio aldaketarik hizkuntz gutituen babesa gerla aldarrikapen gisa entzuten badute?

Hemen ez dugu bigarren artikuluaren aldaketari buruzko aipamen handirik entzun, alta, gerorako, departamenduarenak baino euskararenak eskakizun oinarrizkoagoa dirudi. Ez da hemen erreakzio berezirik sortu gaiak merezi zuelarik.

Izan liteke euskararen erakunde publikoak lortu duen diru zamaren informazioarengatik. Haatik, ez da inor pozik gelditu, diru zama horrekin arazoak ez baitira konpontzen. Euskararen alde aspalditik lanean ari direnek ez dute diru laguntza nahiko aitzina segitzeko, miseriak eskaintzen dituzte, komunikazioan euskararen alde agertzeko prest daude baina erabileraren berreskuratzeko borondaterik ez dago.

Hauteskunde kanpainetan murgilduko gaituzte laster, gezurren garaia, iaz baino hobeki gaudenik ez dirudi, gorabeherak omen dira, Iñakik horrela ikusten al du egoera? Besta egun hauek gogoa nahasi digute egunerokoa ahantzi nahian edo, baina ideiak argitzen zaizkigularik etxe berean gaude, teilaturik gabe, atea hesteko ahalmenik gabe. Gure aukera bakarra aurrera begiratzea, lanean, esperantzarekin. Urte berri on! -


Ixabel Etxeberria - Irakaslea - Artikulo gehiago [..+]
 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Jendartea
¿Qué es lo que les piden al año que acaba de comenzar?
Euskal Herria
Seis horas «por los derechos básicos» de los prisioneros
Ekonomia
Hego Euskal Herria registró 97.263 parados en diciembre
Mundua
La nueva mayoría demócrata irrumpe en el Capitolio
Mundua
Tras 16 años de guerra civil, Somalia está al borde de la catástrofe sanitaria
Kultura
«Queremos que la gente se pare a pensar, pero no damos soluciones»
Kirolak
«Un lindo reto que sacaremos adelante»
Kirolak
«Lyonen aurka zerbait egin nahi badugu, ezingo diogu jokatzen utzi»
Euskal Herria
El PNV afirma que ETA es «el único culpable» de la situación actual
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss