GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Euskal Herria 2007-01-04
Etxerat-en ohiko bertso saioa itxaropen doinuek bustiko dute igandean

DONOSTIA

Urte berriari ongietorria egin eta preso politikoei eta haien senideei berotasuna helarazteko, aurten ere Etxerat-ek antolatutako bertso saioa izango da igandean, Oiartzungo Elorsoro kiroldegian.

Andoni Egaña, Amets Arzallus, Arkaitz Oiartzabal, Jon Maia, Jon Martin, Julen Zelaieta, Sebastian Lizaso, Maialen Lujanbio eta Xabier Paya izango dira ekitaldian. Laxaro Azkune, berriz, gai-jartzaile lanetan arituko da.

Etxerat-eko Argitxu Martinezek, saioa aurkezteko egindako agerraldian, PSOEren eta UMPren espetxe politika «inoiz baino gogorragoa» dela ohartarazi zuen. Presoei ezartzen dizkieten salbuespenezko neurriak «inoiz baino zorrotzagoak» direla salatu eta Iñaki de Juanak bizi duen «hil edo biziko» egoera (gaur 59 egun bete ditu gose-greban) aipatu zuen horren adibide.

Martinezek Oiartzungo saioan parte hartuko duten bederatzi bertsolarien konpromisoa txalotu zuen, eta haiei eman zien hitza.

Bertsolaritzak menderik mende Euskal Herriko kronika egiteko funtzioa izan duela nabarmendu zuen, eta, alde horretatik, Euskal Herriak dituen arazoei buruz kantatzea bertsolarien lana dela aditzera eman zuen Jon Maiak. «Zoritxarrez», jarraitu zuen zumaiarrak, kronika horretan euskal presoen sakabanaketa eta espetxe politika ugaritan aipatu beharreko gaiak izan direla adierazi zuen.

Igandean 18.00etan abiatuko den saioa «konpromisoaren hitzordua» dela nabarmendu zuen, eta Oiartzunera, «kezkatik eta minetik itxaropenari kantatzera» doazela aitortu zuen Maiak.

Bere nahia gai horren inguruan etorkizunean gehiago kantatu beharrik ez izatea baldin bada ere, «justiziak eta itxaropenak errimatu arte» kantatzen jarraitzeko prest daudela berretsi zuen.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Jendartea
¿Qué es lo que les piden al año que acaba de comenzar?
Euskal Herria
Seis horas «por los derechos básicos» de los prisioneros
Ekonomia
Hego Euskal Herria registró 97.263 parados en diciembre
Mundua
La nueva mayoría demócrata irrumpe en el Capitolio
Mundua
Tras 16 años de guerra civil, Somalia está al borde de la catástrofe sanitaria
Kultura
«Queremos que la gente se pare a pensar, pero no damos soluciones»
Kirolak
«Un lindo reto que sacaremos adelante»
Kirolak
«Lyonen aurka zerbait egin nahi badugu, ezingo diogu jokatzen utzi»
Euskal Herria
El PNV afirma que ETA es «el único culpable» de la situación actual
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss