MADRIL
Egun osoan hainbat iturrik, baita Madrilgo Babes Zibileko Zuzendaritzak eta Barne Ministerio espainolak ere, Barajasko leherketaren ondoren desagertuta zeuden bi pertsonen gorpuak eta autoak topatzea zaila izango zela aipatu zuten. Azkenik, baina, atzo arratsaldean larrialdi zerbitzuek Carlos Alonso Palateren autoa aurkitu zuten. Antza, autoa hondakin eta burdin zati askoren azpian zegoen, baina ez en aparkatuta zegoen lekutik mugitu eta ez zen erre ere egin.Beraz, Carlos Alonso Palate ez zegoen autotik kanpo sakelako telefonotik hizketan, hedabide batzuek aipatu zuten bezala, baizik eta bere auto barruan D guneko 0 solairuan.
Hondakinen artean zerbait ikusi ahal izateko, larrialdi zerbitzuek zulo bat egin behar izan zuten, autoa ikusteko eta bide batez, AlonsoPalateren gorpua aurkitzeko. Suhiltzaileek ordu asko eman zuten lanean autoa errauts eta hondakin artetik kanporatu ahal izateko. Larrialdi eta Babes Zibileko zuzendari Alfonso del Amok komunikabideei azaldutakoaren arabera, Carlos Alonso Palate aparkalekuko «lau solairuk zapalduta» hil zen. «Itxuraz, jezarlekua etzanda zeukan, manta bat gainean, eta, beraz, lotan zegoela pentsa daiteke», esan zuen.
Hildakoaren gorpua gaur bertan eramango dute, hegazkinez, Ekuadorrera.
19 urteko Diego Armando Estacio da desagertuta jarraitzen duen beste pertsona, hau ere Ekuadorrekoa, eta hura topatzeko lanek aurrera jarraitzen zuten atzo, azken orduan, Madrilgo T-4ko aparkalekuko D eraikinean.
Behin Carlos Alonso Palateren gorpua aurkitu zutela jakin ondoren, Jose Luis Rodriguez Zapaterok bi ekuadortarren senideak ikusteko erabakia hartu zuen. Printzipioz, bisita hori gaur egiteko asmoa zuen, baina bilaketen emaitzak ikusita, gaurko prestatuta zituen ekintzak bertan behera lagatzea erabaki zuen; horien artean, Barajasko aparkalekura bertaratzeko asmoa. Dena den, ez du baztertzen T-4 bisitatzea.
Senitartekoekin egon ondoren, «justizia egingo» dela adierazi zuen presidente espainolak, eta atentatuaren egileak «auzitegien aurrean erantzungo beharko» dutela gaineratu. «Astakeria hau erabat alferrikakoa izango da talde terroristaren edozein helburu lortzeko bidean», nabarmendu zuen.
«Sandwich bat bezala»
Zapatero ez zen pertsona horien senideak edota Madrilgo aireportuko «zero gunea» deitu dutena bisitatu zuen ordezkari politiko bakarra izan. Horietariko bat Estatu espainolak Madrilgo Erkidegoan duen ordezkaria izan zen, Soledad Mestre. Hark grafikoki deskribatu zuen T-4ko aparkalekuko D gunea «sandwich baten antzera» geratu dela. Mestrek gaineratu zuenaren arabera, oraindik ez dute «furgonetaren arrastorik» eta ez zuen ekintza armatuaren gaineko bestelako daturik eman. Mestrerekin batera, Gobernu espainoleko Barne Ministerioaren idazkariorde Justo Zambrana bertaratu zen.Halaber, PPko presidente Mariano Rajoy, Esperanza Agirre eta Alberto Ruiz Gallardonekin batera, gunera bertaratu zen eta bertan «espainiarrek erreskate taldeez harro» egon behar dutela esan zuen. Ondoren, hirurak bi ekuadortarren familiak dauden hotelera joan ziren.
Bisita egin zuten unean oraindik biak desagertutzat jotzen zituzten. Izan ere, Carlos Alonso Palateren gorpua arratsaldean topatu baitzuten. Senideak dauden hotelera joan ziren beste ordezkari politiko batzuen artean, Juan Fernando Lopez Aguilar eta Jesus Caldera Gobernu espainoleko ministroak aurkitzen ziren.
Atzo jakin zenaren arabera, senitartekoek adierazi zuten gaurtik aurrera hoteletik atentatua jazo zen lekura joateko asmoa dutela, bilaketa lanak nola doazen ikusi ahal izateko. Hala ere, ikusteke dago hori horrela den Alonso Palateren gorpua topatu ondoren.
Aipatu beharra dago Alonso Palateren eta Diego Armando Estacioren senideek espainiar naziotasuna jasoko dutela.
Kalte izugarri handiak
Aseguruen Konpentsazio Partzuergoak (CCS) atzo aditzera eman zuenez, larunbatean Madrilen gertatutako eztandak 35 milioi euroko kostua izango du kalte materialak bakarrik aintzat hartzen badira. Kostu hori Estatu espainolean azken 30 urteetako atentatu guztiek eragin duten kostuaren %8 izango litzateke. Partzuer- goak, 1971z geroztik, 423 miloi euro ordaindu ditu atentatuen ondorioz.35 milioi horien zatirik handiena Barajasko T-4ko aparkalekuko D gunea berreraikitzeko erabiliko lukete. Soilik egitura hori konpontzeko, 30 milioi inguru beharko dituzte. Aseguruen Konpentsazio Partzuergoko perituek eta AENAko arduradunek adierazitakoaren arabera, leherketa izan zen aparkalekuaren gunetik sarrerako arrapala besterik ez da geratzen. Beste guztia, D gunearen barruan, txikituta geratu da.
Konponketa lanetan erabiliko duten dirutzaren beste zati handi bat modulu ezberdinetan aparkatuta zeuden 1.500 autoek jasandako kalteak ordaintzeko erabiliko dute. Aseguruen Konpentsazioaren Partzuergoak adierazi zuenez, D gunean zeuden 600 bat auto «erabat hondatu» dira eta horietako 160 erreta edota suntsituta atera dituzte jada Barajasen lanean diharduten la- rrialdi zerbitzuek. Horiekin batera, beste mila bat autori leherketaren ondorioz kristalak apurtu zitzaizkien edo tankerako kalte txikiagoak jasan zituzten. «Egoera onargarrian» dauden beste 150 auto ere topatu dituzte. Esan beharra dago auto horiek goitik behera etorri gabeko eremu batean aurkitu zituztela.
Atzo arte, eta eztanda gertatu zenetik bost egun igaro ostean, larrialdi zerbitzuek 6.000 hondakin tona azaleratu zituzten Madrilgo aireportuko T-4ko aparkalekutik. Horretarako, egunean 110 kamioiren laguntza behar izan dute. Gainera, D modulutik, 150 auto baino gehiago atera dituzte eta beste horrenbeste parean dauden C eta E moduluetatik. Hala ere, oraindik ere hondakin asko geratzen da Barajasko T-4ko aparkaleku suntsituan.
AENA recibe más de mil reclamaciones
Hasta las 18.00 de ayer, AENA había recibido un total de 1.405 reclamaciones por los daños ocasionados a los vehículos estacionados en el aparcamiento de la Terminal 4 de Barajas. El ente público que gestiona los aeropuertos del Estado español explicó también que a última hora de la tarde del martes comenzaron a avisar a los propietarios de los vehículos considerados como aptos para circular estacionados en el módulo E, al lado del módulo D donde se produjo la potente explosión, para que procedieran a retirarlos. Asimismo, en las próximas horas se avisará a los dueños de los vehículos en buen estado aparcados en el módulo C. En cuanto al módulo D, donde estaba aparcada la furgoneta-bomba, ya han sido retirados unos 200 vehículos, de los que 160 estaban totalmente «calcinados y aplastados». -