GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Kultura 2007-01-25
Korrika Kulturala otsailaren 1ean dator
·Kulturbira egitasmo berria antolatuko dute aurten, eta herri eta auzoetan herriko euskal kulturaren isla izango da

Korrika Kulturala otsailaren 1ean hasiko da Bilbon, eta ohiko ekitaldiez gain, beste egitasmo bat izango du aurten: Kulturbira. Herriko euskal kultura kalera ateratzea helburu duen ekimen berri hori Euskal Herri osoko 18 herritan barrena ibiliko da hasieran. Korrika Kulturala antolatzerakoan «Euskal Herriak Korrika laguntzeko egiten duen ahalegin paregabea» eskertu nahi dutela nabarmendu zuen Edurne Brouard Korrika-ko arduradunak.

DURANGO

Martxoaren 22an hasiko da Korrika, Karrantzatik. Lehenago helduko da Korrika Kulturala Euskal Herrira, ordea. Aurten, «egitarau nagusia osatu eta aberasteko asmoz», Kulturbira egitasmo berria martxan jarri dute hiri, herri eta auzoetan, herriko euskal kultura kalera ateratzeko helburuarekin.

«Euskal Herriko edozein txokotan dauden baina plazaratzeko aukerarik ez duten kultur emanaldiak egitea da Kulturbiraren nahia. Herriko euskal kulturaren isla izan nahi du», azaldu zuen atzo Mikel Lizarribar Korrika Kulturalaren antolatzaileak, Durangoko Plateruena kafe antzokian egindako aurkezpenean.

Hala, herri bakoitzean jarriko duten karpan, emanaldi nagusiaz gain, beste eskaintzek ere lekua izango dute; besteren artean, hitzaldiek, kontzertuek, erakusketek, txapelketek, trikitilariek, bertsolariek eta ipuin kontalariek. «Herri bakoitzeko herri mugimenduarekin harremanetan jarri gara dagoeneko hori guztia antolatzeko», zehaztu zuen Lizarribarrek.

Kulturbirak Euskal Herri osoa zeharkatuko du. 18 herritan barrena ibiliko da, baina herri gehiagotara zabalduko dela ziur daude antolatzaileak. Horiek hala, Karrantzan hasiko da otsailaren 10ean, eta, ostean, Getxon, Lekeition, Zarautzen, Leioako campusean, Gasteizen, Iruñean, Larrabetzun, Bilbon, Lizarran, Donostian, Arrasaten, Zuian, Ezkerraldean, Donibane Lohizunen, Durangon, Eibarren, Laudion eta Errenterian egongo da.

Eskerrak eman nahian

Korrika Kultura jasotako laguntza guztia itzultzeko antolatzen dutela azaldu zuen atzo Edurne Brouard Korrika-ren arduradunak. «Euskal Herriak ahalegin paregabea egiten du Korrika laguntzeko, bertan biltzen dugun diruarekin AEK laguntzeko eta, aurten bereziki, Nafarroako AEKren egoera larria laguntzeko. Hori itzuli beharrean dago AEK, bai eta Korrika ere», nabarmendu zuen Brouardek.

Izan ere, kulturak ez duela «ez hemen ez inon» dirurik ematen esan zuen, baina seriotasuna berreskuratu ondotik, «diruaz gain beste gauzak ere beharrezkoak» direla adierazi zuen Brouardek. «Gure kulturan murgiltzeko aukera eskaini nahi dugu datozen bi hilabeteetan. Guk ere kulturari heldu nahi diogulako», nabarmendu zuen.

Edurne Brouarden hitzei babesa emateko, euskal kultur arloko hainbat aurpegi ezagun izan ziren atzo Durangoko Plateruena kafe antzokian. Bertan izan ziren, besteren artean, Igor Elortza, Unai Iturriaga eta Jon Maia bertsolariak; Pirritx eta Porrotx pailazoak; eta Ander Garaizabal eta Karlos Gomez musikariak.



Zortzi lanen estreinaldia eta hamaika saio izango dira
M.M.

DURANGO

Korrika Kulturaleko aurtengo programazioan, «gaur egun euskarazko kultur sorkuntzaren munduan dauden arloak jasotzen» saiatu direla nabarmendu zuen atzo, Durangon, Sergio Regueiro ekimen horren beste antolatzaileak.

Guztira, zortzi lan lehenengo aldiz emango dituzte datozen bi hilabeteetan. Besteren artean Unai Iturriagak eta Igor Elortzak bultzatu duten Gu ta Gutarrak proiektua ematen hasiko dira otsailaren 1ean, Bilborock aretoan.

Elementu elektronikoak eta akustikoak nahasten ditu Logela Multimedia taldeak, eta “Mokaua” lana aurkeztuko du. Bihotz Bakartien Klubak, berriz, “Katamalo” ikuskizuna estreinatuko du.

Hiru Punttu antzerki taldeak “Baionan Bizi” antzezlana aurkeztuko du; Kirmen Uribek eta Mikel Urdangarinek “Portukoplak” prestatu dute, eta umeentzako “Hala bazan” antzezlana estreinatuko du Goloka taldeak. Karidadeko Benta musikari eta bertsolarien taldeak ere lana aurkeztuko du eta, azkenik, Gilkitzaro antzerki taldeak “Honolulu, leku bat” antzezlana emango du.

Gainera, Anestesiaren eta Itakaren kontzertuak, “Ezin dut egia esan” Jokin Oregik zuzendutako antzezlana, Niko Etxart eta Anje Duhalderen kontzertuak, Pirritx eta Porrotx pailazoen ikuskizuna, Eidabide talde- aren “Kanpanolue” antzerki musikala, Patxi Usobiagaren “Pisu gabezia” azken lana eta Biarrizko Balet Gaztea.

Ikuskizunak Euskal Herriko herrietan emango dituzte, otsailaren 1etik martxoaren 23a bitartean.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Euskal Herria
El fiscal solicita que Iñaki de Juana sea trasladado a casa bajo vigilancia policial
Euskal Herria
El Consistorio de Iruñea niega que los Caídos sea símbolo franquista
Ekonomia
LAB denuncia que en el ámbito laboral «aún se puede asesinar impunemente»
Kultura
Korrika Kulturala otsailaren 1ean dator
Kirolak
A Croacia no le tiembla el pulso y vuelve a meter a Dinamarca en apuros
Jendartea
Las vías de la red principal sufren los más graves problemas de tráfico
Euskal Herria
ETA ha denunciado en cada reunión con el Gobierno el incumplimiento de los acuerdos
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss