GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Kultura 2007-01-25
Zinebiklub film laburren programazioa, ikusgai Bilbon

BILBO

Zinebiklub film laburren programazioa eskainiko dute gaurtik martxoaren 29ra bitartean Bilboko Abandoko udaltegian, 2006ko martxoan abiatutako zinema alternatiboari buruzko asteroko foroari jarraipena emateko. Bilboko Udaleko Kultura eta Euskara Sailaren ekimena da, Bilboko Zinema Dokumental eta Film Laburren Nazioarteko Jaialdiaren (Zinebi) laguntzaz sortua.

Hamar saio eskainiko dituzte orotara ostegunero, 19.30ean eta doan. Urteko lehen hiruhilekoan, zinemazaleek beta izango dute 48. Zinebiko nazioarteko lehiake- tan eta “Euskal zein espainiar informazioa” ataletan parte hartu duten filmak ikusteko. Mundu osoan egindako obrak dira, eta errealizadore gazteek gaien inguruan estiloari buruzko ardurak eta beren kezka etiko eta estetikoak adierazten dituzte, «osotasunean egun ikus daitekeen zinemarik konprometituena eta abangoardistena ordezkatuz».

Adibidez, Euskal Zinemaren atalean hauek ikus daitezke: Victor Garciaren “El verano español” ­48. Euskal Zinemaren sari nagusia­; Luiso Berdejoren “For(r)est in the des(s)ert” ­Zine Klub Fas saria­; Enrique Garcia eta Raquel Ajofrin-en “Perpetuum mobile”; eta Javier Garciaren “Vegetables”. Azken bi horiek SGAE sariak eta Euskal Herriko Gidoilarien Elkarteko sariak eskuratu zituzten.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Euskal Herria
El fiscal solicita que Iñaki de Juana sea trasladado a casa bajo vigilancia policial
Euskal Herria
El Consistorio de Iruñea niega que los Caídos sea símbolo franquista
Ekonomia
LAB denuncia que en el ámbito laboral «aún se puede asesinar impunemente»
Kultura
Korrika Kulturala otsailaren 1ean dator
Kirolak
A Croacia no le tiembla el pulso y vuelve a meter a Dinamarca en apuros
Jendartea
Las vías de la red principal sufren los más graves problemas de tráfico
Euskal Herria
ETA ha denunciado en cada reunión con el Gobierno el incumplimiento de los acuerdos
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss