GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Jendartea 2007-01-25
Elur ekaitza
Elurteak kalte handiak eragin ditu Europa osoan
Euskal Herrian ez ezik, urteko lehenengo elurte gogor hau Europa osoan ari da kalte handiak eragiten. Elurrak hainbat errepide eta aireportu itxiarazi ditu, eta haizeak ere kalte ugari sortu du, Estatu espainolean kasu, adineko emakume batek bizia galdu baitu.

BERLIN

Astearte gauetik Europako erdialdeari eta ekialdeari erasaten ari zaien elurteak, eta hego haize ufada indartsuek bost per- tsonaren heriotza eragin dute honezkero. Horretaz gain, kontinente osoko garraio zerbitzuetan atzerapen handiak izan dira.

Elurrak eta errepideetako izotzak mila istriputik gora eta hiru heriotza eragin zituzten Alemanian. Egoera bereziki zaila izan zen nazioaren hegoaldeko errepideetan eta Stuttgart eta Municheko aireportuetan.

Estatu frantseseko Ardeche Departamenduan, pertsona batek bizia galdu zuen aurreko egunean Nafarroako Loiti mendatean beste batek egin zuen antzera, elurra kentzeko makina batek jota. Estatuaren hegoaldean, elurrak arazo ugari eragin zituen hainbat aireportutan, eta erdialdean, 80.000 etxebizitzatik gora argindarrik gabe utzi zituen.

Iberiar penintsulan, elurte gogorra Madril ingururaino eta Andaluziako mendirik altuenetaraino ere iritsi da. Haizeak ere ondorio latzak izan zituen hainbat hiritan; Sevillan, adibidez, adineko emakume bat hil zen.

Italian haize bortitza izan zen atzerapen handiak eragin zituena: Fiumicino aireportuan hamabi bat hegaldi geratu ziren bertan behera eta beste asko atzeratu egin zituzten, pista bakarra baitzegoen erabilgarri. Kontinentearen eta Italia hegoaldeko irlen arteko garraioa ere etenda egon zen luzaz eta estatuaren erdialdeko nahiz iparraldeko hainbat errepidetan kateekin baino ezin zitekeen ibili. Londresen ere agertu zen elurra, eta Heathrow aireportuan hainbat hegaldi geratu ziren bertan behera.

Davoserako hegaldirik ez

Suitzan ere 69 hegaldi geratu ziren egin ezinik, eta Davoseko Forora zihoazen askok autoz edo trenez joan behar izan zuten. Trenek ez zuten arazo gehiegi izan, baina tranbiak, metroak eta autobusek atzerapen handiak izan zituzten.

Austria hegoaldeko Carintia inguruan ere metro bat zuritu zuen elurrak leku askotan, eta Sakanan gertatu zen bezala, 300 kamioi inguru ez aurrera ez atzera geratu ziren.

Eskandinaviako herrialdeetan, azkenik, elurrak arazo ugari eragin zituen errepide askotan, batez ere Copenhaguetik hegoaldera.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Euskal Herria
El fiscal solicita que Iñaki de Juana sea trasladado a casa bajo vigilancia policial
Euskal Herria
El Consistorio de Iruñea niega que los Caídos sea símbolo franquista
Ekonomia
LAB denuncia que en el ámbito laboral «aún se puede asesinar impunemente»
Kultura
Korrika Kulturala otsailaren 1ean dator
Kirolak
A Croacia no le tiembla el pulso y vuelve a meter a Dinamarca en apuros
Jendartea
Las vías de la red principal sufren los más graves problemas de tráfico
Euskal Herria
ETA ha denunciado en cada reunión con el Gobierno el incumplimiento de los acuerdos
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss