GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Euskal Herria 2007-01-25
Sententziaren kontrako aldarria Euskal Herri osora zabalduko du gaur AAMk
Estatu espainoleko Auzitegi Gorenak Jarrai, Haika eta Segi gazte erakundeak «terrorista» izendatzeari erantzuteko mobilizazio egunera deitu du gaurko Amnistiaren aldeko Mugimenduak. Gauzak horrela, protestak egun osoan izango dira. Goizean, LABek deituta, Hego Euskal Herriko hiriburuetan mobilizazioak izango dira. Arratsaldean, berriz, Arabako, Bizkaiko, Gipuzkoako eta Nafarroako hainbat txokotan, manifestazio eta elkarretaratzeek epaia salatuko dute.

BILBO

Amnistiaren aldeko Mugimenduak, «Eraso guztien gainetik, hitza eta erabakia askatasunez!» lelopean, mobilizazio egunera deitu du gaur Auzitegi Goren espainolak «Jarrai-Haika- Segi auzia»ren gainean eman duen sententziaren karietara, eta Hego Euskal Herriko herri eta eskualde gehienetara helduko da protesta.

Goizean, LABek deituta, Bilbon, Donostian, Gasteizen eta Iruñean mobilizazioak izango dira 11.30ean. Sindikatuak Donostian Askatasunaren etorbidean izango du hitzordua Banco Guipuzcoanoren aurrean. Nafarroako hiriburuan, berriz, epaitegien aurrean egingo du LAB-ek protesta. Bilbon, Plaza Elip- tikoan hasita, Probintzia Auzitegiraino joango den manifestaziora deitu du sindikatu abertzaleak. Gasteizen ere manifes- tazioa egingo dute: Andra Mari Zuriaren plazan hasi eta Gobernu Zibilean amaituko da.

PSEren aurrean

Arratsaldeko mobilizazioei dagokienez, Bizkaian, arratsaldeko zazpietan, Balmasedan, Elorrion, Matienan eta Otxandion elkarretaratzeak egingo dituzte. 19.30ean, aldiz, Bilbon manifestazioa izango da Plaza Biribiletik hasita Rekalde zumarka- lean PSEk duen egoitzaraino. Ordu berean, Lekeition, Markinan eta Ondarroan manifestazioak izango dira, eta Atxondon, Bakion, zein Gernikan, elkarretaratzeak. Gainera, 20.00etatik aurrera, Aulestin, Galdamesen, Sodupen, Zaldibarren, Zallan eta Zornotzan ere mobilizazioak egongo dira.

Gipuzkoari dagokionez, Donostian, 19.30ean manifestazioa Bulebarretik irtengo da. Ordu berean, Azkoitian PSEren egoitzaren aurrean bilduko dira, baita Arrasaten, Azpeitian, Deban, Soraluzen, Tolosan, Zarautzen, Zestoan eta Zumaian ere. 20.00etan, aldiz, Urretxun Jarrai, Haika eta Segi gazte erakundeak «terroristatzat» jotzen dituen epai judiziala salatzeko aukera izango da.

Bestalde, Nafarroako mobilizazioak hiru gune nagusitan bilduko dira. Alde batetik, Iruñean, 19.00etan, autobus geltoki- tik hasita, manifestazioa egingo dute. Ordu berean hasiko da Elizondokoa ere, eta Herriko Plazan bilduko dira herritarrak. Ordubete geroago, Sakanako mobilizazioa izango da. Izan ere, Altsasun, plazatik abiatuta manifestazioa egingo dute.

Azkenik, Arabari dagokionez, herrialdeko bi hirigune nagusitan manifestazioak izango dira. Hala, Gasteizen, goizean bezala, arratsaldeko zortzietan hasita manifestazioa Andre Mari Zuriaren plazatik irtengo da. Laudiori dagokionez, berriz, ordu berean abiatuko dira Herriko Plazatik.



Udalaren eta Ertzaintzaren jarrera salatu dute Mungian
GARA

MUNGIA

Erduze plataformak asteburuan hainbat hedabidek Mungian izandako istiluen inguruan zabaldu dituzten bertsioak gezurtatu nahi izan zituen atzo, baita kale borrokaren ekintzarik egon zenik ere.

«Jarrai-Haika-Segi auzia»n Auzitegi Goren espainolak plazaratutako epaia arbuiatzeko Mungian egindako mobilizazioetan poliziakide ugari egon zirela kritikatu du plataformak, bai Ertzaintzako kideak, bai udaltzainak. Izan ere, Erduzekoek adierazi zutenez, egun horietan Udaltzaingoak «jarraipenak, identifikazioak eta grabazioak» egin zituen. Gertakari horiek direla-eta, plataformak Udalaren jarrera arbuiatu zuen «bere langileak joko zikin horretan sartzeagatik».

Gainera, larunbateko mobilizazioan «indarkeria erabili zuen bakarra» Ertzaintza izan zela salatu zuen Er- duzek. Horrekin batera, goizaldeko laurak aldera herriko tabernan lanean zebilen gazte bat eta Laukizko plataformako zinegotzi bat identifikatu zituzten.

Guardia Zibila Laudion

Aiaran Guardia Zibilaren presentzia areagotu egin da azken egunotan, bai oinez patruilatzen, bai GARen agerraldiekin bai herriko sarreretan kontrolak ezarriz. Egoera hori salatzeko asmoz, ezezagunek edukiontziak gurutzatu zituzten Laudion astelehen iluntzean.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Euskal Herria
El fiscal solicita que Iñaki de Juana sea trasladado a casa bajo vigilancia policial
Euskal Herria
El Consistorio de Iruñea niega que los Caídos sea símbolo franquista
Ekonomia
LAB denuncia que en el ámbito laboral «aún se puede asesinar impunemente»
Kultura
Korrika Kulturala otsailaren 1ean dator
Kirolak
A Croacia no le tiembla el pulso y vuelve a meter a Dinamarca en apuros
Jendartea
Las vías de la red principal sufren los más graves problemas de tráfico
Euskal Herria
ETA ha denunciado en cada reunión con el Gobierno el incumplimiento de los acuerdos
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss