GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Euskal Herria 2007-01-25
Askatasunak esan du Parisek «beste garai batera igarotzeko ordua» duela
Estatu frantsesak azken urteetan erabilitako errepresioaren adibide ugari emanez, Askatasunak Parisi galdegin dio gatazkarekin zer ikusirik ez duela esateko erabiltzen duen «zurikeria baztertzeko eta, herri-eskubideak aitortu eta errespetatuta, behingoz konponbideari» ekiteko. Hori eskatzeko Uztaritzen egingo duten ekitaldira dei egin du.

BAIONA

Estatu frantsesak azken hogeita hamar urteotan izan duen «jarrera ukatzailea eta errepresiboa baztertu eta aitortzarena eta konponbidearena hartzeko garaia heldu» dela adierazi zuen, atzo, Baionan, Anaiz Funosas Askatasuneko ordezkariak.«Baitaezpadakoa da ga-tazka politikoaren parte dela onartzea eta gure herriaren eskakizunak eta eskubideak kontuan hartuta, konponbidean esku hartzea», gaineratu zuen.

Funosasek esan zuen: «Ga-tazkan zer ikusirik ez duela behin eta berriz adierazten duen arren, Parisek badaki ho-ri gezurra dela, eta zurikeria hori amaitu behar du. Estatuak beti errepresioarekin erantzun izan die Euskal Herria errespetarazteko dinamika eta eskakizunei». Inplikazio horren adibide ugari eman zuen jarraian. Hala, «errepresio krudelaren» ondorioz, azken hogeita hamar urteetan 3.199 euskal herritar atxilotu, 267 errefuxiatu kanporatu edota Polizia espainolaren esku utzi, 84 estradizio gauzatu eta 57 deportatu egin ditu Estatu frantsesak.

Hildako ugari

Epe berean, Iparretarrak taldeko bost militante hil dira; beste batek (Popo Larre) desagertuta jarraitzen du; lau euskal preso hil dira espetxe frantsesetan eta zazpi deportazioan zeudela.

Urte hauetan guztietan, gainera, Estatu frantsesa legeak eta jokamoldeak gogortzen joan dela gogorarazi zuen errepresioaren aurkako erakun- deko ordezkariak. Errefuxiatuen kontrako jazarpenak, esaterako, etengabeko lege egokitzapenak izan dituela adierazi zuen, baina, gainera, aspaldiko metodoak erabiltzen jarraitzen duela:«Joan den urtarrilaren 19an Jon Garcia Gaztelu kanporatu izanak aspaldiko garai ilunak ekartzen dizkigu gogora». Legeriaren moldaketen artean, Auzitegiaren 14. Sekzioa sortzea nabarmendu zuen, bai eta euroaginduak aplikatzea eta aldi baterako entregak ere.

Zerrenda amaigabe horretan, Funosasek ez zuen ahantzi Gobernu frantsesak euskal preso politikoen inguruan egiten duen politika aipatzea (sakabanaketa, espetexe-zigor gero eta lu-zeagoak, defentsa-eskubidea murriztea, bizi-baldintzak gogor- tzea...), ezta beste hainbat gizarte esparruren aurkako errepresioa ere:elkartasuna-ren kriminalizazioa, intsumituena, euskararen aldeko jar-dunarena, herri-eskubideen es- kakizunena, berezko erakundeak izatearena...

Errepresio modu horiek irudikatzearren hainbat lekuko izan ziren agerraldian, besteren artean: Oihane Errazkinen, Fleury-Merogiseko espetxean hilik agertu zen presoaren, ama; Christiane Etxaluzen, Alfonso Etxegarai Sao Tomen deportatuta dagoenaren, emaztea; Garazi Aldanaren, 2003an atxilotu zutenean torturatu zutenaren, ama; Geronimo Prieto Polizia frantsesaren muntaia baten ondorioz preso egon zena edota Fred Fort euskararen erabilera exijitzeko egindako ekintza baten ondorioz epaitutako demoa.

«Gure herria onartuta soilik»

Askatasunaren ustean, «ez da aldaketaren zantzu txikienik ere sumatzen Estatu frantsesaren jokaeran», eta horrela ez du ezer konponduko «gure herria eta bere eskubideak onartu eta errespetatuta soilik etorriko baita konponbidea».

Horregatik, euskal herritarrei dei egin zien datorren larunbatean Batasunak Uztaritzen egingo duen proposame- naren aurkezpen-ekitaldian parte hartzeko.

EAE-ANVk ere bere egin du deialdia, «Euskal Herriaren eskubideak errespetarazteko Parisi proposamena egitea oso inportantea» delako.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Euskal Herria
El fiscal solicita que Iñaki de Juana sea trasladado a casa bajo vigilancia policial
Euskal Herria
El Consistorio de Iruñea niega que los Caídos sea símbolo franquista
Ekonomia
LAB denuncia que en el ámbito laboral «aún se puede asesinar impunemente»
Kultura
Korrika Kulturala otsailaren 1ean dator
Kirolak
A Croacia no le tiembla el pulso y vuelve a meter a Dinamarca en apuros
Jendartea
Las vías de la red principal sufren los más graves problemas de tráfico
Euskal Herria
ETA ha denunciado en cada reunión con el Gobierno el incumplimiento de los acuerdos
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss