Bihotzen indarra probatzeko partida
·Realaren eta Athleticen egoerek tentsio handiko derbia eragingo dute
DONOSTIA
Realaren eta Athleticen arteko derbia inoiz baino beroagoa dator. Eta, oraingoan, ez da agintarien erabakiengatik, «Zubiaurre kasua»gatik edota aurreko egunotan batzuek edo besteek esandakoagatik. Bien sailkapeneko postu kaskarra nahikoa da tentsio handiko partida izango dela adierazteko.Jokalariek ere argi daukate. Batez ere txuri-urdinek, sailkapenean atzetik doazenez, berek baitaukate garaipen premia handiena. «Irabazteak bakarrik balio digu onartu zuen atzo Gari Urangak. Athletic sailkapenean aurretik dago, eta irabaziko bagenu, hiru puntura egongo ginateke, eta, aldi berean, Athletic borrokan sartuko genuke. Harentzat, berriz, berdinketa ez litzateke hain txarra izango, gu baino sei puntu aurrerago jarraitzeko balio diolako», azaldu zuen. Aurretik antzerako egoeretan izan diren arren, azken urteotako derbirik erabakigarriena izan daiteke igandekoa. «Partida garrantzitsua da, agian hurrengo hilabeteetako garrantzitsuena», onartu zuen Morten Skoubok. «Iaz gogorarazi zuen Urangak, nahiko larri geunden biok. Aurten haiek pixka bat hobeto dauden arren, neurketa gorabeheratsua izango dela uste dut, tentsio handikoa. Erasora ateratzeak errezelo pixka bat emango digu bioi, jokoan dagoena badakigulako. Gakoa aukerak izatean sartzea da, askorik izango ez direlako». Lehendabiziko gola sartzea ez da «hain funtsezkoa», «azken urteotan markagailua partidan askotan aldatu delako». Gainera, Urangaren ustean, Reala galtzen hasten bada, «bihotzek» eta «jendeak» aurrera eramango dituzte jokalariak. Bihotz indartsuenek, noski, ahulenek debekatua izango baitute Anoetara joatea. Nolanahi ere, gauza bat argi dago: Reala inoiz baino gogo handiagoarekin arituko da garaipenaren bila. «Irabaziz gero», sailkapenean eta «moralki gorantz egingo» du. «Zaleak derbia irabaztea eskertzen du. Eta horregatik ere merezi du, aurten poztasun gutxi eman dizkiogulako», esan zuen. Horregatik, ahal duten positibotasun guztia izan behar dutela uste du Urangak, eta burua altxa behar dutela. «Hobetu dugula guztiok ikusi dugu», esan zuen. Halere, oraindik badaude gainditu gabeko zailtasunak. Konponbidea «bakoitzak bere buruari gehiago» eskatzea dela adierazi zuen.
Plan aldaketa elurragatik
DONOSTIA
Eguraldiak baldintzatu zuen saioa Zubietan. Batetik, Asier Riesgo eta Mikel Gonzalez berandu heldu ziren errepideen egoera zela-eta;bestetik, taldea ezin izan zen kanpora irten. Zubietako zelaiak elurrez beteta zeuden, eta teknikariek lehen taldearen entrenamendua belar gainean ez izatea erabaki zuten. Horiek hala, Miguel Angel Lotinaren taldea gimnasioan aritu zen hainbat ariketa egiten;jokalari batzuek saskibaloi partida bat jokatu zuten, gainera. Mikel Alonso eta Dalibor Stevanovic ez ziren haiekin aritu, sendatze prozesuan baitaude. Hurrengo saioa gaur izango dute, 10.30ean.
Apuntes
Dani Cifuentes, cedido a la Ponferradina
Dani Cifuentes ya tiene nuevo equipo. El madrileño, al que la Real buscaba destino tras la llegada de los refuerzos, militará hasta final de temporada en la Ponferradina en calidad de cedido. Hoy se ponen a la venta las entradas del derbi
Las entradas para el derbi del domingo se podrán adquirir a partir de las cinco de esta tarde en las taquillas de Anoeta. Los precios oscilarán entre los 25 euros de la infantil más económica a los 75 de algunas tribunas. Pésame por la muerte de Iñigo Arrillaga
El que fuera jugador de la Real B en la década de los ochenta Iñigo Arrilaga, ha fallecido a los 39 años de edad. La Real quiso expresar ayer sus condolencias a sus familiares y amigos. Sorteo de grupos en el López Ufarte Esta noche se celebra en Irun el sorteo para la composición de los grupos del 26º Torneo Internacional López Ufarte, que se celebrará entre el 6 y el 9 de abril. Los equipos participantes son Real, Athletic, Dunboa, Espanyol, Barcelona, Betis, Sevilla y Real Madrid.
|