MELBOURNE
Fernando Gonzalez txiletarrak etxera bidali zuen atzo hiru setetan Australiako Irekiko bigarren faborito Rafa Nadal: 6-2, 6-4 eta 6-3. Jardunaldiko partidarik interesgarriena uste baino motzagoa izan zen, Harrizko eskua goitizenez ezagutzen den jokalariak bi ordu eta bost minutu soilik behar izan baitzituen Mallorcako jokalaria jipoitu eta burumakur uzteko. Eskuina eta sakea izan ziren garailearen armarik eraginkorrenak: lehenengoarekin 41 kolpe irabazle egin zituen; bigarrenarekin, berriz, hamar sake zuzen. Bitartean, Nadalek ez zituen aprobetxatu bere aurkariaren sakea puskatzeko izan zituen hiru aukerak.
Gainera, Manacorrekoa oso motel aritu zen eta huts gehiegi egin zituen. Partidaren bukaeran, ipurdian eta iskiotibialetan duen lesioak ez ziola behar bezala jokatzen utzi esan zuen. Hain zuzen ere, Nadalek nabarmendu zuen lesio hori final-zortzirenetan Andy Murray eskoziarraren aurka jokatutako norgehiagoka gogorrean areagotu zitzaiola. «Kantxara min hartuta atera naiz. Ia ezin nuen korrika ere egin», adierazi zuen partida amaieran.
Hirugarren seteko bosgarren jokoan masajistari deitu eta aldageletara joan zen mina arintzeko asmoz. «Mina nuen eta masajea emateari uzteko esan behar izan nion», erantsi zuen.
Lesioak lesio, Nadal etxera doa eta Gonzalez Grand Slam bateko finalerdietara iristen den lehen txiletarra da, Marcelo Rios Melbourneko finalera 1998. urtean iritsi zenetik bederen. Sakea eta eskuina bere «harrikadarik» onenak izateaz gain, Gonzalezek asko hobetu du errebeskadarekin Larry Stefanki estatubatuarra entrenatzaile duenetik. Hobekuntza hori asko nabaritu zen atzo.
Partida motza izan bazen ere, final-laurdenetako beste lehia luzea eta gogorra izan zen. Azkenean, bost seten ondoren, Tommy Hass alemaniarrak Nikolay Davidenko errusiarrari irabazi zion: 6-3, 2-6, 1-6, 6-1 eta 7-5. Hassek irabazteko pilota bat altxatzea lortu zuen, eta bosgarren set ikusgarri batean merezitako garaipena lortu zuen, asko sufrituta.
Hamabigarren faboritoak, beraz, etxera bidali zuen hirugarrena. Horrenbestez, Gonzalez-Hass eta Federer-Roddick izango dira finalerdietako bi partidak.
Sharapova-Clijsters
Emakumeei dagokienez, Maria Sharapovak eta Kim Clijstersek finalerdietan ikusiko dute elkar atzo partidak irabazi ondoren. Beste finalerdietan Serena Williams eta Nicole Vaidisova arituko dira lehian.
Sharapovak bi setetan irabazi zuen partida, asko sufrituta: 7-6 (5) eta 7-5. Anna Chakvetadzen jokoa baino, bere akatsak izan ziren errusiarraren etsai nagusi. Izan ere, bortxatu gabeko 41 akats egin baitzituen.Clijsters Martina Hingis suitzarrari gailendu zitzaion: 3-6, 6-4 eta 6-3. Flandestarrak lehen seta galdu zuen, baina gero presioa jasan eta burua bere lekuan duela erakutsi zuen berriz.
Justine Henin reaparecerá en París el próximo 5
de febrero
GARA
PARIS
La valona Justine Henin-Hardenne, de 24 años, regresará al circuito en el torneo de París (Open Gaz de Francia), el próximo mes, tras confirmar definitivamente que su ausencia de las pistas se ha debido a su ruptura matrimonial.
Henin se había dado de baja del Abierto de Australia a principios de enero, al alegar «razones familiares» y el rumor de que había roto con su marido, Pierre-Yves, surgió como primera especulación, hecho que el martes la tenista confirmó en su página oficial.
«Pierre-Yves y yo hemos decidido separarnos, las razones son personales», comentó, para añadir con tristeza: «Las últimas semanas han sido muy difíciles para mí». Casada en 2002 con su novio de siempre, Henin-Hardenne perderá su puesto de número uno del mundo el próximo lunes en favor de la rusa Maria Sharapova.
Ahora reaparecerá en el torneo francés, que da comienzo el 5 de febrero, porque, según la jugadora, se disputa «muy cerca» de su casa y jugar en las pistas de París y ante el público francés «siempre es un placer».