GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Kirolak > PILOTA 2007-01-25
Pilotak kantxatik sarera jauzi egin du
Garaiak aldatzen ari dira, baita pilota munduan ere, eta beste hainbat kiroletan bezalaxe emaitzak Internet bidez zuzen-zuzenean jarraitzeko aukera eskaintzen du «pelotalive.com» webguneak. Jon Bengoetxearekin izan gara, sortzaile nagusiarekin, eta Bedaioko artekariak proiektuaren nondik norakoak azaldu dizkigu.

Zortzi urte daramatza Jon Bengoetxeak, Donostian bizi den 36 urteko bedaiotarrak, Galarretan artekari. Administrazio ikasketak amaitu ostean, praktikak egitera pilota federaziora bidali zuten eta han ezagutu zuen apustuen mundua. Urteotan pilatutako esperientzia horren fruitua da pelotalive.com webgunea, jokamolde ezberdinetako jaialdien emaitzak zuzenean jarraitzeko aukera ematen duen zerbitzua.

«Betfair enpresa sarean pilota apustuak eskaintzen hasi zela entzun genuen, baina beste kiroletan ez bezala, ez zegoen emaitzak zuzenean jarraitzeko aukerarik. Hori ikusita, ideia aurrera eramatea erabaki genuen eta Botika enpresaren eskutik zerbitzua martxan jarri genuen. Maiatzean hasi ginen kontu honekin eta irailean hasi ginen zerbitzua eskaintzen. Hasieran zerbitzariarekin zenbait arazo izan genituen, baita emaitzak berritzeko aplikazioarekin ere, baina azkar konpondu genituen», azaldu du Bengoetxeak.

Galarretako egoerak bultzatu zuen Bengoetxea azken urratsa egitera, nahiz eta azkenaldian gorakada nabarmena izan duen. «Han dirua jokatzen duen jendea adinekoa da gehienbat, Internet erabiltzen ez duena. Eta, bestalde, nik gazte asko ezagutzen dut sarean apustuak egiten dituena beste kirol batzuetan. Webgune honekin gazte horiek pilotan ere apustuak egiteko aukera izan dezakete», esan du.

Frontoi nagusietan kolaboratzaile bana izaten du Bengoetxeak ­orain arte hiru izan dira eta laster beste bat gehituko da taldera­ eta sakelako telefonoaren bidez emaitzak aldatzen joaten dira. Webgunea egunero-egunero 200 erabiltzaile inguruk bisitatzen badute ere ­jada 43 herrialdetako jendea sartu omen da eta foroak ere sekulako bizitasuna omen du­, Bengoetxeak onartu duenez, zenbait enpresak oraindik ere begi txarrez ikusten du bere proiektua. «Eskua, pala, erremontea eta zesta jarraitzen ditugu, baina badirudi enpresa batzuentzat beren negozioan sartu nahi dugun pertsona arrotz batzuk baino ez garela eta oraingoz ez diete gure eskakizunei erantzun», esan du.

Aurrera begira, Jon Bengoetxeak bi bide berri urratu nahi ditu webgunearen bitartez. Batetik, emaitzez gain partiden irudiak eskaintzea eta, bestetik, bertan apustuak egiteko aukera ematea. «Frontoietan webcam bat jartzea litzateke ideia, beste herrialdeetako jarraitzaileek partida ikusteko aukera izan dezaten. Apustuena zailagoa da, lizentzien banaketa oraindik egin ez delako eta enpresa oso potenteak sartuko direlako lehia horretan», adierazi du Jon Bengoetxeak azalpenei amaiera emateko. -

DONOSTIA


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Euskal Herria
El fiscal solicita que Iñaki de Juana sea trasladado a casa bajo vigilancia policial
Euskal Herria
El Consistorio de Iruñea niega que los Caídos sea símbolo franquista
Ekonomia
LAB denuncia que en el ámbito laboral «aún se puede asesinar impunemente»
Kultura
Korrika Kulturala otsailaren 1ean dator
Kirolak
A Croacia no le tiembla el pulso y vuelve a meter a Dinamarca en apuros
Jendartea
Las vías de la red principal sufren los más graves problemas de tráfico
Euskal Herria
ETA ha denunciado en cada reunión con el Gobierno el incumplimiento de los acuerdos
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss